Kaliforniako (AEB) Pinwheel Cave kobazuloan Datura wrightii landarearen arrastoak topatu dituzte eta landarearen lorea leizearen hormetan marraztuta ageri da gainera.
Datura espezie horrek, besteak beste, eskopolamina dauka: nerbio-sistemaren depresorea da eta, beraz, efektu psikotropikoak dauzka. Gainera. kobazuloan agertutako arrastoak murtxikatu egin zituztela ondorioztatu dute New Mexikoko unibertsitateko ikerleek.
Labar pinturak dituzten kobazuloetan erritualak egiten zirela eta droga haluzinogenoak kontsumitzen zituztela dioen hipotesiak indarra hartu du azken 30 urteetan eta, orain, hipotesiaren lehen frogak topatu dituzte.