Lehenengo neurria: iluna, arriskutsua eta oso kutsakorra da gaueko bizitza. Bigarren neurria: gazteak arduragabe hutsak dira. Hirugarren neurria: tabernetako sozializazioak du kutsatzeen errua. Laugarren neurria: lantokietan ez da kutsatzerik gertatzen. Bosgarren neurria: Gabonak oso garrantzitsuak dira eta denak alaiki kontsumitzera. Seigarren neurria: norbanakoak oso gaizki egiten ari zarete eta horregatik gaude horren gaizki.
Euskal Herria estatu izango balitz, Europa mailan podiumean egongo ginateke milioi biztanleko hildako kopuruan. Ez da epidemiologoa izan behar COVID-19ari aurre egiteko neurriak behar-beharrezkoak direla ebazteko. Alta, botere publikoetatik hartutako erabakien bulkadak eta horiek komunikatzeko erak badute ageriko dimentsio sozial eta politikoa.
Eremu, jarduera eta kolektibo batzuk seinalatu eta kriminalizatzea ez da bidezkoa. Are gutxiago inongo ebidentziatan oinarrituta ez dagoenean. Zenbait gaztek portaera arduragabeak izan dituztela. Noski. Zenbait helduk bezalaxe. Tabernetan kutsatze batzuk gertatuko zirela. Noski. Beste lantokietan bezainbeste.
"Ez dago kontraesanik neurri are zorrotzagoak behar direla defendatzearen eta neurri horien nolakotasun eta bulkada epaitzea ezinbestekoa dela sinestearen artean"
Lanean kutsatzerik ez dela gertatzen eman nahi zaigu aditzera. Horrela ekonomia babesten daudela pentsatuko dute. Birus honen kutsatzeari buruz dakigunetik, ordea, argi dago hori ezinezkoa dela. Eusko Jaurlaritzak positiboen %95 jatorri ezezagunekotzat du. Lanetik kanpoko bizitza soziala erabat mugatuta dugun honetan, Sherlock Holmesi deitu beharko diogu auzia argitzeko.
Norbanakook arduratsu jokatu behar dugu. Ados. Musukoa, eskuak garbitzea, distantzia soziala eta aireztatzea. Zer egin behar dugun badakigu, eta gure kulpa asumitzeko prest gaude: arduratsu jokatzea ez da beti erreza eta zeinek gehiago zeinek gutxiago, guztiok dauzkagu erlaxatze edo hanka sartze uneak. Baina horren gainetik badago kudeaketa publikoaren itzala.
Lehendik zetozen osasun sistemaren egiturazko arazoak, pertsonal eta baliabide falta, behin-behinekotasuna, lehen arretaren gabezia eta pribatizazioak, besteak beste. Pribatizazioari buruz ari garela, zahar-etxeen kasua paradigmatikoa da, gordin ikusi dugu negozioari ongizatearen gainetik bide emateak zer dakarren. Osasun krisiaren kudeaketan ere, kaltetuenak izango diren sektoreei erreparatuta, behin eta berriro izan dugu sentipena patronalaren interesak osasun irizpideen gainetik jarri direla.
Oinarrizko eskubideen murrizketa gogorrak jasaten ari gara. Kontzientzia lasaitzeko, ezinbestekoa litzateke sinestea guztion hobe beharrez ari garela. Horretarako, ez legoke gaizki ezarritako mugak zein irizpideren arabera hartu diren eta non eragin nahi den edo zer ekidin nahi den ñabardura guztiekin azalduko baligute.
Izan ere, ez dago kontraesanik neurri are zorrotzagoak behar direla defendatzearen eta neurri horien nolakotasun eta bulkada epaitzea ezinbestekoa dela sinestearen artean. Guztion osasuna jokoan dagoenean eta shock egoeran gaudenean zaila baita kritikotasunari eustea.
Irizpide kritikoari euste horretan, estimatzekoa da euskarazko hedabideek orain eta beti egiten duten lana. Bolada batez Argiako txoko honetatik agur esaten dizuet. Eskerrik asko urte hauetan eskainitako leihoarengatik. Gaizki esanak aintzat hartu eta ondo esanak pairatu. Hurrengo olatura arte.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]