Gezurra

Azaroaren 6ko goizaldean, mundu mailako gertaera ustekabeko bezain garrantzitsua gertatu zen. AEBetako hainbat telebistak artean presidente zen Donald Trumpen prentsaurrekoaren zuzeneko emisioa eten zuten, honek hauteskundeetan “lapurreta” egiten ari zirela frogarik gabe esan ostean.

“Trumpi eten egin behar diogu, presidenteak baieztapen faltsuak egin dituelako”, esan zuen zuzenean AEBetako telebistako hiru albistegi jarraituenetako baten aurkezleak. Hala ere, bere gezurrak ez ziren berriak: The Washington Post egunkariaren ikerketa baten arabera, kargua hartu zuenetik uztailaren 9ra arte, Etxe Zuriko maizterrak 20.055 gezur esan zituen.

"Gezurrak esatea eta gorroto-diskurtsoak zabaltzea adierazpen askatasunerako eskubidearen babespean egon behar al da?"

Kate amerikarren erabakiak polemika piztu du komunikabideetako langileen artean, eta handikiaren kontrako jarrera politikoetatik ere neurria “zentsuratzat” jo dute. Ordu batzuk lehenago, Twitterrek bertan behera utzi zuen Trumpen 2016ko hauteskundeetarako kanpainako buru eta aholkulari politiko ohi Steve Bannonen kontua, bi funtzionario federalen burua mozteko deia egin ostean.

Bannon eskuin muturreko liderren olatu berriaren eragilea izan da, munduko agenda politikoa markatzea lortu duten lider arrakastatsuen ideologoa: Bolsonarotik hasi eta Santiago Abascaleraino. Eta, besteak beste, plataforma komunikatiboak eraikitzeari eta sare sozialak erabiltzeari esker egin du hori, fake news delakoak hedatuz eta iritzi publikoa manipulatuz agintera heltzea edo bertan betikotzea helburu.

Puntu honetara iritsita, nire buruari galdetzen diot: gezurrak esatea eta gorroto-diskurtsoak zabaltzea adierazpen askatasunerako eskubidearen babespean egon behar al da? Izan ere, aste honetan bertan eta AEBetako lurrikararen itzalean, Espainiako Gobernuak sareak zainduko dituela eta desinformazio kanpainei “erantzun politikoa” emango diela iragarri du.
Planaren xehetasunak Desinformazioaren Aurkako Jarduketa Prozeduran kontsulta daitezke, Segurtasun Nazionaleko Kontseiluak onartu duena eta BOEn argitaratuta dagoena Presidentzia Ministerioaren aginduz. Azken finean, egin dutena da agindu ministerial batean sartzea Europar Batasunak gezurrei aurre egiteko luzatutako gomendioak. Brexit-aren erreferendumerako kanpainak  piztu zuen kezkaren harira egin zituen Bruselak gomendioak.

Trifatxitoak asaldatuta eta modu bateratuan erreakzionatu du, exekutiboari “Egiaren Ministerioa” sortu nahi izatea leporatuz, George Orwellek 1984 eleberrirako asmatutako fikziozko erakundea, historia berridazten eta faltsutzen zuena. Jakina, haiek badakite estrategia irabazlea dutela, eta ez dute etikarik edo eskrupulurik horri uko egiteko.

Aste osoa daramat gaiaren inguruan hausnartzen eta Voxen sare sozialak aztertzen. Alderdiak interneteko atari baten pantaila-irudia zabaldu du, non “Hussainek” ustez Bartzelonako erdialdean arpilatutako Decathlon batetik lapurtutako bizikleta bat saltzen omen zuen. Jendarte eta osasun larrialdian ezegonkortasuna sortzeko asmoz eskuin muturrak infiltratu zuen martxa baten ostean gertatu ziren istiluak, baina Voxek “adin txikiko atzerritarrei eta ezker muturrari” egotzi zizkien.

Ez daukat konponbiderik, baina bai konbentzimendua, tamainako erantzun bat koordinatzea ezinbestekoa dela. Ez badugu behintzat lau urte itxaroterik nahi komunikabide handiek emisioa mozten ausartu arte, ezin dutelako beraiek sortzen lagundu duten munstroa baretu. Trump ez da jada presidente izango, baina bere metodoak geratzeko etorri dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude