Esnearen abantaila ebolutiboak

  • Alemanian aurkitutako duela milaka urteko gorpuzkinetan egindako analisien bidez laktosaren intolerantziaren inguruko ondorio harrigarriak atera dituzte zientzialariek.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tollense ibaiaren bailaran (egungo Alemania) gudu bat izan zen duela 3.200 urte inguru, eta 1990eko hamarkadatik hona, 100dik gora gorpuren arrastoak topatu dituzte. Hildakoen gorpuzkinak aztertuta, ikusi dute zortzi lagunek laktosari tolerantzia ziotela eta gainerako guztiek, aldiz, ez.

Gaur egun inguru horretako biztanleen %90ek jarraitu dezakete esnea hartzen haurtzaroa pasata ere. 120 belaunalditan halako aldea izatea izugarria da genetisten arabera. Friburgeko unibertsitateko Daniel Wegmannen ustez, “alde hori azaltzeko modu bakarra hautespen natural oso azkar eta eraginkorra da. Hau da, indibiduo toleranteek askoz haur gehiago izan zituzten edota haur horiek bizirauteko askoz aukera handiagoak zituzten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!