Ez da erraza egungo pandemia-egoeran –badirudi ez gaituela utziko datozen hilabeteetan– bizitza kulturalak bizirik jarrai dezan modua aurkitzea. Baina baditugu kultur erakunde batzuk ahalegin handia egin dutenak leku hori egiteko, bezeroak asetzeko eta berrikuntza zinez erakargarriak eskaintzeko.
Erakunde horietako bat Euskadiko Orkestra da. Irailaren 25ean hasiko da abonu-denboraldia Gasteizen. Osasun-eskakizunak betetzeko antolaketa-neurriak proposatu ditu, eta era berean, betiko kalitatea eskaini.
Lehen abonu-programan Schuberten bederatzi sinfoniak eskainiko dituzte, Hegoaldeko lau hirietan modu berezian banatuta. Alde batetik, saio bikoitzak eskainiko dira, 18:00etan eta 20:00etan, saio bakoitzera abonatutako publikoaren erdia joan dadin. Honez gain, saio bakoitzean sinfonia desberdinak eskainiko dira. Eta, gainera, programa ezberdinak izango dira hiri bakoitzean. Sinfonien koktel-ontzia beraz, planteamendu guztiz desberdina eta benetan erakargarria. Halere, ez dakit ziur formula horrek aforoa mugatzeko balioko duen edo guztiz kontrakoa. Saio guztietara eta hiri guztietara joatea izango da tentazioa, Schubert integral honetaz gozatzeko. Nolanahi ere, Euskadiko Orkestrak abonatuei jakinaraziko die zein egun eta ordutan joan daitezkeen, eta beraz, ezin izango da “tranparik” egin.
Bigarren programa, Wagnerri eskainitakoa, desberdina izango da hiri bakoitzaren arabera, eta formula nagusia egingo den programa kontzertu-egun bat gehiagoz zabaltzea izango da.
Antolaketa kontu horiez gain, argi dago Euskadiko Orkestrak erromantizismo musikalean jarri duela begirada denboraldi honetan. Schubert eta Wagnerrez gain, Schumannek ere protagonismo berezia izango du.
Gauza asko daude azpimarratzeko 2020-2021 denboraldian, baina gutxi batzuetan jarriko dut arreta. Garai erromantikoaren protagonismoaz gain, eta elementu interesgarri askoren artean, ezin dugu galdu Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektua, joan den denboraldian hasi zena eta aurten titulu berriak eskainiko dituena.
Bestalde, aipatu behar dut hiru emakume zuzendariren presentzia: Ruth Reinhardt, Gemma New eta Anja Bihlmaier. Eskertzen da Euskadiko Orkestrak emakumea zuzendaritzan ikusarazteko egin duen ahalegina, gehienetan gizonek betetzen baitute zeregin hori.
Espero dezagun denboraldi arrakastatsua izatea.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet.
Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
VERDIREN OTELLO OPERA
Samuel Mariño + Gabetta Consort
Zuzendaria eta biolin bakarlaria: Stefano Barneschi.
Zer: Purcell, Händel, Geminiani, Vivaldi eta Graunen lanak.
Noiz: maiatzaren 9an.
Non: Iruñeko Baluarte Jauregian.
Amartuvshin Enkhbat baritonoa
Pianoan: Stefano Salvatori.
Antolatzailea: OLBE.
Zer: Verdi, Mascagni, Leoncavallo eta Giordanoren operen ariak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: martxoaren 29an.
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]