“Sortzen dugunok ezin dugu jubilatu eta zorionekoak gu”

  • Ibilbide handikoa da Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Egonkortasunik gabeko aktore ofizioaren aldeko apustua egin zuen orain dela urte batzuk. Inolako damurik gabe eta irribarretsu kontatzen ditu garaian harturiko erabakiak. “Oso zaharra naiz eta gauza asko egin ditut”, aitortu digu ahoan bilorik gabe. Egun, Irungo Oiasso Erromatar Museoko koordinatzailea da. Museoa lau paretako eraikuntza bat baino gehiago dela gizarteratzeko erronka du une hauetan esku artean, eta horrek ere badu sormenetik. Bertan hartu gaitu, pozik.

“Museoa leiho bat da, jakinmina pizten duena. Bisita egin eta informazio gosez ateratzen zara hemendik
“Museoa leiho bat da, jakinmina pizten duena. Bisita egin eta informazio gosez ateratzen zara hemendik" (Argazkia: Irantzu Pastor)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiasso Erromatar Museoko koordinatzailea zara egun, nolatan?

Arkeolan fundazioak Irungo Udalari bere burua aurkeztu zion museoaren kudeaketarako, eta aurkeztu orduko deitu egin ninduten postua eskainiz. Etxepare Institutuko proposamenarekin ukan nuen erreakzio berdina eduki nuen: ezetz esan nien hasieran. Ni lanean ari bainintzen, nire gauzetan baina lanean. Jardun erdia izanen zela aipatu zidaten eta orduan animatu egin nintzen. Gogoan dut lizitazioa atera zela esateko deitu nindutenean idazten ari nintzela eta biharamunean lanera joateko eskatu zidatela. Eromena izan zen, baina oso polita aldi berean. Gipuzkoan dagoen museo arkeologiko bakarra dugu, eta benetan ederra da, altxorra. Egia esan, goitik behera ezagutzen dut jada, baina beti topatzen dut zerbait berria. Museoa leiho bat da, jakinmina pizten duena. Bisita egin eta informazio gosez ateratzen zara hemendik. “Irakurriko nuke liburu hau” pentsatuz.

Erromatar garaira egiten da bidaia museoan sartu eta berehala.

Erromatar museoa da, baina bereziki erromatar garaiko museoa. Garaian hemen zeuden biztanleek zuten bizitzaren berri ematen du, eta horrez gain erromatarrek gurera ekarri zutena ere biltzen du. Ikuspegi orokorra eskaintzen du erromatarrek garaian izandako eraginaz. “Erromatarren eragina” deituriko gela bat dugu, eta erromatarrak etorri aurretik bertako biztanleak nola bizi ziren ikus daiteke, baita erromatarrak iritsi ziren unean nolako ohiturak zituzten ere. Baina bereziki erromatarrek ekarri zutenak hartzen du zentralitatea. Ezin baitugu ahaztu erromatarrek bizitza modu bat ekarri zutela. Oraindik ere gugan bizirik dirauten ohiturak ekarri zituzten. Ez dut gehiago kontatuko, etortzeak merezi duelako, kar kar kar. Eta ez ahaztu museoarekin batera Santa Elenako nekropolia dugula. Mineriak inguru honetan garrantzi handia izan baitzuen, Oiasso urbanoa sortu baitzen hemen meategiak zeudelako eta ustiatu zituztelako, bai erromatar garaian baina baita askoz lehenago ere.

Argazkia: Irantzu Pastor

Bestelako jarduera ugari ere eskaintzen dituzue museoaren bueltan.

Hau museo leihoa da, etengabe kuriositatea pizten duena. Guretzat, bizirik dagoen gunea da, organikoa den zerbait. Iraganeko aztarnak jasotzen ditu, iraganeko historia kontatzen du, nondik gatozen jakin dezagun, baita nor garen jakiteko ere. Ateak zabaltzen ari gara etengabe, jakinminaren bidea urratuz. Izan literaturaren, hitzaldien, musikaren edo artearen bidez. Antzerkia egin nahi dugu, mundu klasikoan antzerkia oso garrantzitsua izan baitzen. Katarsia sortzeko aukera zen garai hartan antzerkia. Eta ohitura horrek iraun du gaur egun arte! Modu klasiko hori berreskuratu nahi dugu eta gazteekin batera hainbat esperientzia martxan jarri. Zinemak ere hurbiltzen gaitu mundu hartara eta horretarako FICAB festibala antolatzen dugu urtero. Museoa bizirik dago, dinamikaz josia.

Nola mantendu halako dinamikak?

Museoak gizartearekin lotura estua izan behar du. Ezinezkoa da museo hotz batek aurrera egitea gaur egun. Beraz museoa bizia izan dadin ahaleginak egiten ditugu.
Egitasmo bat dugu, museoak jasotzen duena plazaratzeko eta aldi berean honek hirian duen eragina azaleratzeko. Horretarako aplikazio bat sortu dugu. Norberak bere kasa bisita gidatu bat egin ahalko du, eta behar duen informazioa eskainiko dio aplikazioak. Baina horri ekin aurretik, lehenengo saiakera bat egin nahi dugu. Museoa nola sortu zen kontatzen dugu bertan, aztarna arkeologikoak nola eta non aurkitu ziren…Oso tresna erabilgarria da.

Eskuliburu bat ere baduzue esku artean.

Bai, historia margotzeko liburua da. Haurrek irudiei koloreak jartzea atsegin dute eta horri heldu diogu. Aitziber Alonsoren marrazki zoragarriak genituen, denboraren lerroa irudikatzen dutenak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, liburua osatu dugu, historian egon diren hamabost zibilizazioei kolorea jartzeko haurrek. Oso pozik gaude lorturiko emaitzarekin. Oso modu errazean kontatzen dira garai bakoitzaren ezaugarriak eta espero dugu honek ere zabalkunde handia izatea. Berez gaztelera hutsean atera behar zen, aurrekontuak hala biltzen baitzuen, baina guk ez genuen ulertzen euskaraz ez kaleratzea, beraz ahalegin berezi bat egin dugu euskaraz ere publikatu dadin.

Denbora erdiz ari zara Oiasso Museoan lanean, baina gainontzeko orduetan geldirik ez zara egongo…

Museorako antzerki pieza bat egokitzen ari naiz. Museoaz harago dokumental bat egiten ari naiz, baita euskaraz eginiko antzerkiaren inguruan liburu bat osatzen ere. Horrez gain, antzezlan bat idazten ere ari naiz, baina gehiago ez dizuet kontatuko. 60 urte ditut baina erretreta ez dago nire buruan, kar kar kar. Sortzen dugunok ezin dugu jubilatu eta zorionekoak gu, ofizio hau dugunok!

Museoan hatsa hartzen
Euskal sorkuntzaren gurpilak harrapatu zuen eta horri eragiten jardun du hasiera hasieratik. Madrilen bizi izan da, baita New Yorken ere. “Berdin zait non egon, bizitza berehala eraiki dezaket edonon. Atzerria ez da arazoa, euskaldun kulturarekiko dugun konplexua da arazoa”. Kulturaren aldeko apustu handiagoa aldarrikatzen du. Etxepare Euskal Institutuko lan eskaintzari uko egin zion hainbatetan, baita Oiasso Erromatar Museoko proposamenari ere; “emakumea eta erronka berriak, badakizu”, dio begiak gorantz. Baina bata zein bestea onartu zituen azkenean, eta museoan hartzen du hatsa egun.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Museoak
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


‘Guggenheim Urdaibai Stop’ek Urdaibaiko proiektuaz hitz egiteko bilera eskatu dio museoko zuzendari berriari

Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Irmotasunez egin du Pradalesek Urdaibaiko Guggenheimen alde, eta “inbasio gutxiko” proiektua dela defendatu

Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-10-23 | Julene Flamarique
Greenpeacek salaketa aurkeztu du Urdaibaiko Guggenheimen aurka, Kosta Legea urratzen duela eta

Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]


Guggenheim Urdaibairi loturiko bide baten obrak geldituta daude, helegite baten ondorioz

Eusko Jaurlaritzak epe mugarik gabe gelditu du Muruetan egitekoa zen oinezkoentzako egurrezko pasabide baten exekuzioa, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak helegitea jarri ondoren. Museoaren sarbideetako bat izan liteke bide hori eta biosferaren erreserba barruan legoke. 


Eguneraketa berriak daude