Zaharren egoitzetako heriotzak ez dira kasualitatea izan, ez dira gertatu adinekoak pertsona ahulagoak direlako. Hil egin dira egoitza horiek osasun arazoei aurre egiteko prestatuta ez daudelako, are gutxiago pandemia bati aurre egiteko.
Ez dago zoritxarreko pandemia honen ondorioz adinekoen egoitzetan jasandako tragediaren datu ofizialik. Maiatzaren 3ra arte, Espainiako Estatuko erkidegoek emandako datuen arabera, 15.300 pertsona baino gehiago hil dira adinekoak hartzen dituzten zentro publiko eta pribatuetan. Zati bat Hego Euskal Herrikoa da. Heriotza horiek ez dira kasualitatea izan, ez dira gertatu adinekoak pertsona ahulagoak direlako. Hil egin dira egoitza horiek osasun arazoei aurre egiteko prestatuta ez daudelako, are gutxiago pandemia bati aurre egiteko. Gehienak ez daude medikalizatuta. Hori dela eta, kudeatzaileek euren burua “defendatu” dute, esanez pertsona horiek zaintzen dituztela baina ez direla “ospitaleak”.
Nor dira kudeatzaile horiek? Adinekoentzako zentroek 4.500 milioi euro baino gehiago fakturatzen dute –2018ko datuen arabera– arrisku-kapitaleko funtsen bidez. Ustiapen-etekinen marjina %20 eta %25 artekoa da, eta batzuk %50era iristen dira, Angomed aholkularitza espezializatuaren arabera. Jakina da egoiliar bakoitzeko hilean 1.300 eta 3.000 euro artean kobratzen direla.
Ondorioa: adinekoen egoitzen pribatizazioa alde batera utzi behar da, funts handiek etekin handiekin gizentzeko balio izan baitu, besterik ez. Eta, beraz, egoitzak nazionalizatu behar dira, kudeaketaren eguneroko kontrola eta baliabide publikoen erabilera egokia ahalbidetzeko. Dagoeneko egin beharko litzatekeen premiazkoena, guztiak medikalizatzea da. Hau da, eguneko 24 orduetan arreta medikoa egotea egoitza bakoitzean.
Gure adinekoek merezi dute arretarik eta zaintzarik onena. Eta botere publikoek badakite non aurkitu behar diren baliabide ekonomikoak. Besteak beste, gastu militar milioidunak eta AHT bezalako obra faraonikoak albo batera utz ditzakete eta, bide batez, enplegu duina sortu.
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Hori da Munduko Osasun Erakundeak iragarri berri duen zenbaki ikaragarria. Horregatik, osasun arloko profesionalen CPTS taldeak prebentzio kanpaina berria plazatu berri du, publiko handia asaldatzeko.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]