Zer egin behar dugu orain, ‘orain’ honekin guztiarekin?”, esan zidan lagun batek krisi honen hasieran. Itogarria da orainaldia, batez ere etorkizunaren prestaketa soil bezala bizi izan baduzu beti; orain etorkizuna ezin da aurreikusi, beraz, orainaldirik ez dago orain.
Horregatik, iraganera sartu-irtenka igaro ditut bi hilabete, aspaldiko argazkiak arrantzatzen, Dumbledore bere pentsatokian lez; haren oroitzapen bakoitza substantzia argitsu urdinxka bat da, denboraren putzuan flotatzen, mantso, biraka, nahi duenean berrartu eta une hura birbizitzeko aukerarekin. Antzerako zerbait dira nire disko gogor guztiak, oharkabean igaro zaizkidan urteak, aldaezinak, isilpean madarikatzen ditudanak oraina baino hobeak iruditzen zaizkidalako batzuetan, edo lotsarazten nautelako, besteetan.
Eta iraganez asetzen naizenean, existitzen ez den zerbaitek urdaila betetzen didanean, beste denbora-espazio ezinezko batera egiten dut salto, ‘honen guztiaren amaierara’, eta hor hasten naiz penatzen beraien lekua berreskuratzen hasiak ziren animalia basatiez, eta nire lagunen tripetan dauden biharko haurrez. Hasi naiz ulertzen nire izekok zergatik esaten zigun “ume koittauak” ikusten gintuen aldiro, animaliei eta haurrei ezin zaizkielako gauzak arrazoiaren bidez zuritu, beraiei ondorioak pairatzea baino ez zaielako geratzen. Itzuliko dira errepide ertzetara katuak eta azkonarrak hilda, ile zuriak pneumatikoz zikinduak, errai arrosak zabal-zabalik, eta guk ezin azaldu zergatik ezin duten bide hori gurutzatu ordu horretan.
"Itotzen naiz pentsatuz kiloka ari garela denok antzerako gauzak idazten eta irakurtzen; nora doa pisu hori guztia, adostasun posible hori, gauzatuko ote dugu noizbait, orainaldiren batean?"
Oraina saihesten dut desertuko hondar beroan mugitzen den kobra baten abilidadez. Gogo txarrez idazten dut, beldurrez irakurtzen ditut artikuluak eta albisteak, eta itotzen naiz pentsatuz kiloka ari garela denok antzerako gauzak idazten eta irakurtzen; nora doa pisu hori guztia, adostasun posible hori, gauzatuko ote dugu noizbait, orainaldiren batean? Ez ote genuen dena hondar bustiaren gainean idatziko, eta lehenengo olatu handiaren itzulerak hartuko gaitu azpian, bainujantziak ipurmasailen artean sartuko dizkigu, eta sudurra gatzez bete?
Idea Vilariñok bere buruari isiltzeko eskatu zion poema batean, eta Garazi Arrulak honela ekarri zuen euskarara: “(...) zer esan dezake inork, aurretik sekula esan kantatu idatzi ez denik…”; hori 1987ko martxoaren 27an, pentsa. Baina, hala ere, idatzi egin zuen poema hura, Isil hadi izenburuz, baina idatzi. Esan. Sortu. Ez isildu, azken finean. Eta iruditu zait badela hor orainaldi guztiei zentzua eman diezaiekeen indar bat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]