“Enpatian trebatzen joan ahala, besteei laguntzeak dakarren plazera esperimentatzen joaten gara”

  • Bilgune Feministako kide beteranoa da Joana Aurrekoetxea Arratibel (1987, Donostia). Irakaslea da egun, eta hari horretatik tiraka, Donamartiriko Arberoa ikastolan abiaturiko ibilbidea kontatu digu. Bertan egin zuen topo lehen aldiz Komunikazio Ez Bortitzarekin (KEB). Haurrekin ez ezik, helduon artean ere molde berean komunikatzeko gomendioa luzatzen digu: enpatiaz, epaitu gabe, norbere baitatik. Asko baitago jokoan.

"Alfabetatuko bagina norbere eta besteen beharren ezagutzan, ez ginateke gehiago ariko exijentzietan, erruduntasunean, epaietan…" (Argazkia: Irantzu Pastor)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nola definituko zenuke komunikazio bortitza?

Enpatikoa ez den komunikazioa, edo komunikazio eza, azken finean. Deskonektatua dagoena, bai norberarengandik baina baita ingurukoengandik ere. Esango nuke lengoaiatik harago, egoeraren gainean egiten den interpretazioak eteten duela komunikazioa. Gure beharrekin konektatuak ez gaudenean, gerta daiteke aurrera eramaten ditugun ekintzak ez izatea egokiak faltan dugun behar hori asetzeari begira, eta ondorioz sentimendu desatseginak bizitzea. Hori gertatzen da, esaterako, beste norbaiten beharrak gureen gainetik jartzen ditugunean: demagun leher eginda gaudela eta gure ondokoak deskantsatu dezan gu arduratzen garela etxeko lan guztiak egiteaz; ez elkartasun keinu bezala, baizik eta gogo txarrez. Edo gerta daiteke ere, gure behar bat asetzeko aurrera eramandako estrategiak kalteak eragitea beste norbaiti, modu tragikoan. Bururatzen zait, eskola-testuinguruan adibidez, irakasleok kontrolaren izenean egin ditzakegun ekintza batzuk arriskutsuak edo kaltegarriak izan daitezkeela haurrentzat. Esaterako, gehiegizko arauek haurren beharrak ezin asetzea ekar dezaketelako; autonomia, mugimendu, esplorazio edo esperimentazio beharra, besteak beste.

Eta nolako komunikazioa da bortizkeriarik gabekoa?

Norbera bere eta hurkoaren alde gizatiarrarekin bat eginik dagoenean emango litzateke, sinpleki. Teorikoki ez dirudi konplikatua, ezta? Bada, teoria praktikara eramatea ez da dirudien bezain erraza. Arberoa ikastolan, Komunikazio Ez Bortitzean “lepoluzeen hizkuntza” edo “bizitzaren aldeko hizkuntza” deitzen zaiona ikastera bidean, emozioen eta sentimenduen gaia asko lantzen da. Eguneroko une ezberdinetan arreta eskaintzen zaio norbere eguraldiari, haurrek beren baitan arreta jartzen ikas dezaten. Sentimenduak abisu edo alarma gisakoak baitira. Ikasten da, baita ere, lepaluzeen belarriez entzuten otso-hizkuntza. Alegia, epai bat pertsonalki hartu ordez, atzean dagoen mezua entzuten. Epaia entzutean, beste pertsonaren barneko otsoa irudikatzen dugu hizketan, baina badakigu funtsean bere behar bat asetzen saiatzen ari dela, eta hori zein izan daitekeen asmatzen saiatzen gara: desesperatuta senti daiteke, kooperazio beharra izan dezake sakonean, edo enpatia beharra...   

Arberoan, horrez gain, biltzarrak egiten dira, astean zehar bizi izandako gatazkak KEB prozesuaren arabera ebazteko.

Argazkia: Irantzu Pastor

Ohartzen al dira haurrak edota ikasleak komunikazio bortitzaz?

Noski. Eta pentsatzen dut zenbat eta kontaktu txikiagoa izan bortizkeriarekin, orduan eta gehiago ohartuko direla. Niri ondokoa gertatzen zitzaidan Arberoan: haur batek patioan liskar bat izan, eta parean bi irakasle suertatzea, bat epaitzen zuena, ni neu alegia, eta bestea enpatikoa zena. Bada, bigarrenarengana jotzen zuten, instintiboki agian, ulertua eta entzuna izatea bilatzen bazuten. Izan ere, nik nerabilen eredua tarteko, bi aldeetako baten alde posizionatzea bilatzen nuen inkontzienteki, gainera emozionalki inplikatzen nintzen haien arteko aferan, eta azkenean barkamena eskatuz saiatzen nintzen ebazten gertaerak. Eta hala egiten denean, haurren aurpegietan sarri ikusten da horrek ez diela bakerik ekartzen, ezta? Barkamenak edo musu batek ez baitu enpatiarekin loturarik. Esaterako, adibide tipiko bat ekarriz: haur batek beste bati eskuetatik objektu bat kentzen badio, eta zuk irakasle bezala negarrez dagoen haurrari bere objektua itzultzeko bigarrenari eskuetatik objektua erauzten badiozu, haur hau ere, lehenengoa bezala, amorratu eta nahigabetuko da. Aldiz, berarekin hitz egiten baduzu, eta negarrez den haurraren parean jarriz biak sintonian jartzen badituzu, seguraski objektua itzuliko dio, eta triste den haurra bere onera itzultzen dela ikusteak, sakonean zerbait goxoa biziaraziko dio besteari ere. Enpatian trebatzen joan ahala, besteei laguntzeak dakarren plazera esperimentatzen joaten gara, baita esker ona ere.

Hau helduon mundura eramaten badugu, antzerakoa da, nahiz eta seguraski trebakuntza handiagoa beharko dugun lengoaia berria ikasteko, ordura artekoa deseraikitzeko. Garrantzitsua da gaia egunerokoan lantzea, poliki-poliki gure ekintzez jabetzen joan gaitezen.

Komunikazio ez bortitza izan daiteke jendarte parekide baten aldeko ekintza?

Horixe baietz. Pentsa, alfabetatuko bagina norbere eta besteen beharren ezagutzan, ez ginateke gehiago ariko exijentzietan, erruduntasunean, epaietan… gure ongizatearen ardura ez genieke besteei egotziko, edo ez genuke besteen ardura gure gain hartuko, exijentzia bezala; izatekotan, nahi dugulako kolaboratuko genuke besteen ongizatean, gehiago plazeretik. Gure mugak errespetatuko genituzke, baita besteenak ere, eta zintzotasunez jardungo ginateke “bai” esaten dugunean, eta “ez” esaten eta entzuten duguen, hala nahi ez dugunean ere. Honekin ez dut ideia indibidualista bat transmititu nahi; uste dut ongizatea ardura kolektiboa dela, eta horretarako egiturak errotik aldatzea ezinbestekoa da.

Bi aldiz pentsatu beharko genuke hitz egin aurretik?

Tira, ez diet hitzei hainbesteko garrantzia ematen… espontaneitatea ere batzuetan garrantzitsua da niretzat. Esango nuke gehiago baloratzen dudala hitzen atzean den intentzioa eta jarrera. Dena den, ezin ukatu batzuetan hitzek duten pisua eta balioa ere.

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZEAN MURGILDUTA
Ikasketak Gasteizen eta Madrilen burutu zituen Joana Aurrekoetxeak. Hezkuntza ez-formalari berebiziko garrantzia emanez, besteak beste herri mugimenduetan, feminismoan eta borroka sozialetan parte hartu eta militatu eta gero, egun hezkuntzan aritzeko gai sentitzen da. Komunikazio Ez Bortitzaren munduan murgildu izanak barrenak irauli zizkion. Badaki zergatik eta zertarako den irakasle, eta dioenez, hori argi ukateak ematen dio funtsa egiten duenari. Publikoki agertzea ez du sobera maite, eta Bilgune Feministako liberazioa onartu zuenean bere baldintzetako bat irrati edo telebista elkarrizketarik ez egitea izan zela aitortu digu. Gure gomita onartu du ordea, eta oso eskertuak gaude.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


Zergatik ez dago apenas ijitorik unibertsitatean?

Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa,  aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]


Etxeko langileen erdiak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileek uste dute “baldintza ezin hobeak” dituztela

EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]


Unibertsitatera sartzeko Historia azterketan datorren ikasturterako iragarri berri dituzten aldaketek kezka eta haserrea piztu dute

Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]


Eguneraketa berriak daude