Koronabirusaren xantaia ekonomikoak

  • Koronabirusaren munduko osasun-krisiak zeharkako ondorio ekonomiko eta finantzario oso garrantzitsuak eragin ditu, eta areagotu egingo dira, ziurgabetasuna handitu eta birus hori desagerrarazteko neurri eraginkorrik aurkitzen ez den neurrian. Ekoizpena, kontsumoa, turismoa, aisialdia murriztea, burtsen beherakada handiak, desazelerazioa... dira ondorio horietako batzuk.


2020ko martxoaren 12an - 10:46

Testuinguru horretan, jadanik ikusten ari gara mugimenduak enpresetan, politikaren arloan eta nazioartean, gobernuei xantaia egiteko eta saihesteko langileei mesede egin eta hain interesei kalte egingo dieten neurri oro, izan sozialak nola laboralak. Espainiako Estatuan PPren jarrerarekin ikusten ari gara hori, baita Nazioarteko Diru Funtsarenarekin ere. Era berean, neurriak proposatzen ari dira gobernuak izan daitezen krisi honen ondorio ekonomiko eta enpresarialen erantzule. Espainiako Estatuan, igaro berri dugun krisi ekonomikoan 60.000 milioi eurorekin erreskatatu zituzten bankuak, baina ez dute inoiz diru publiko hori itzuli.

Orain Kapitala berriro ari da Espainiako Gobernuaren politikak baldintzatu nahian. Egoera baliatu nahi dute, besteak beste, lan erreforma indargabetu ez dezan; pentsioen erreforma urardotzeko; aurreikusitako zerga berriak saihesteko –Tobin tasa edo operadore teknologiko handienei ezarriko zaiena, esaterako– edo sozietateen zerga bera ez handitzeko.

Gizarte mugimenduek, sindikatuek eta alderdiek oso adi egon beharko lukete, Kapitalak, beti bezala, martxan jarri baitu xantaiaren makina. Bankuen erreskate publikoarekin egindako gauza bera egin nahi dute  koronabirusaren krisiarekin: beste erreskate publiko bat. Galerak sozializatzea eta haien milioi askoko etekinak pribatizatzea lekarke berriz ere. Kapitalismo gordinena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude