Aspaldian ikusi gabeko lagunarekin berriketan aritu nintzen lehengo batean. Sortzaile eta kulturzalea berau, martxoaren 15ean eta 22an Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan deituta dituzten Herriko Etxeak eta ondorioz Euskal Hirigune Elkargoa osatzeko bozei buruz irakurritakoek lozorroan zuen azkura berreragin diotela aitortu zidan. Bere bizkaitarzentrismotik ari zela bazekiela, agian aitakeriatzat hartuko niola, baina esan beharra zidala, zenbateraino garen Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoatik euskarari eta euskal kulturgintzari mendeetan egin dizkioten ekarpenen zordun. Bernat Etxeparerena da inprimaturiko gure lehen liburua, Agosti Xahok formulatu zuen sendoen gurea zazpi lurraldek osatutako herria dela, Eusko Gogoa aldizkariak, zeinari esker Francoren diktadurak ez zuen lortu euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruko dinamika oro desagerraraztea, Miarritzen hartu zuen aterpe bere bigarren labealdian, Mixel Labeguerie aipatzen dugu beti Ez dok amairu eta euskal kantagintza berriaren aitapontekotzat, Niko Etxart eta Errobi rocka euskaraz kantatzen lehenak, Itxaro Borda bestelako genero batzuk literaturara ekartzen aitzindaria, Maddi Oihenart eta Amaren Alabak desagertzear zen kantagintza baten sugarra, EHZ Festibala, Antton Lukuk gogoetatu eta Luhuson epizentroa duen euskal antzerkigintzaren loraldi berria, maskaradak, libertimenduak, pastoralak… Zerrenda asko luzatu zitzaigun. Sortzaile gisa zein antolatzaile legez, euskal kulturgintzari tamaina horretako ekarpena egin eta dagioten hiru lurraldeak ohiko zirkuitutik kanpo uzten ditugun irudipena duela gaitzetsi zuen lagunak, Nafarroako erdialdea eta hegoaldea, Arabako lautada eta Errioxa edota Enkarterriak, Meatzaldea eta beste anitz kanpo uzten ditugun ber maneran. Zein da, ba, izan, euskal kulturgintzaren zirkuitua? Non aurkezten ditu bere lanak euskal sortzaile batek? “Elkargoaren eskumena direlarik, besteak beste, kultura eta hizkuntza politika, Luhuson prestatutako antzezlan batek Euskal Herri osoko milaka herritar inarrosteko gaitasuna baldin badu, Gasteizen ondutako batek izan beharko luke donapaleutarrak aztorarazteko aukera, ez?”, bota zidan ondoren lagunak. Elkargoaren, Nafarroako Gobernuaren zein EAEko Jaurlaritzaren kultura eta hizkuntza politika plan estrategikoak proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzerakoan ezinbestean aintzat hartzeko gogoeta iruditu zitzaidan, martxo eta apirileko hauteskundeotan aurkeztuko direnei ulertarazteko modukoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.