Geroz eta blokeatuagoa du Kanadak ekonomia. Barrikadak montaturik, otsailaren 6az geroztik dabiltza Wet´Suwet´En Lehen Nazioko herritarrak mendebaldetik ekialdera doan trenbidea blokeatzen. Egunez egun, beste Lehen Nazioetakoak zein ekologistak lotu dira borrokari eta gaurko egunean portu, autobide zein trenbide, hamarnaka blokeo egiten ari dira herri guztian zehar. Oinarrian, haien lurretatik pasa nahi dieten oliobide bat. Baina, askoz zabalagoa da jokoan dagoena.
Pazientzia eta lapurtu daitezkeen lurrak bukatu dira. Aski da. TC Energy enpresa pribatuaren eta Kanadako zein Columbia Britainiarraren (BC) Estatuen diru gosea autoktonoen eskubideak baino lehen jartzen duzuenez, diru iturria blokeatuko dizuegu. Horra BC probintzian kokaturiko Wet´Suwet´En Lehen Nazioak ozen dioena. Otsailaren 6az geroztik dabiltza Kanada ekialdea mendebaldeari lotzen dion bide nagusia barrikada bidez mozten, pertsonen zein salgaien garraioak blokeatuz. Ehundaka tren ezeztaturik, ehundaka trengidari langabezian, milaka bidaiari mugitu ezinean eta ondorioak zabalduz doaz ekonomiaren beste sektoreetara –nekazaritza, turismoa zein industria–. “Kolonialismoaren sinboloa da burdin-bidea. Ingeles kolonizatzaileek Lehen Nazioak haien lurrez desjabetu ahal izan zituzten trenbideari esker”. Raphael Picard inuitaren hitzak dira.
Tentsio handiko egoera izanki, baliteke erreportaia irakurtzerakoan poliziak barrikadak desegin izana, baina idazterakoan, jakin orduz ordu mugimendua gogortuz doala. Kanadako –edo autoktonoen historiari aitortza eginez Kanatako, 1535ean Jacques Cartier kolonizatzailea iritsi zenean kanatara edo irokes hizkuntzan herrixkara bideratu zutelako eta hortik omen datorrelako Kanada–, beste Lehen Nazio parrasta bat lotu da borrokari. Blokeon mapa eguneratzen dabil www.lundi.am webgune independenteari segi, ekialdetik mendebaldera 26 barrikada daude trenbideetan eta horiei gehitu behar zaizkie portuetan altxaturiko beste bost barrikada eta autobideetan dauden beste 16. Mugimendua irudikatzea nahiko sinple da: jarri puntu bat, hots barrikada bat mendebaldeko kostaldean den Vancouverreko portuan, segi ekialderuntz puntuz-puntu, marra zuzen bat marraztuz ekialdeko Eskozia Berriko Halifaxeko porturaino. Bidea erabat moztua dute trenek.
TC Energy enpresak eraiki nahi duen Coastal GasLink Pipeline Ltd gasbidea dugu gatazkaren oinarrian. Egunero 700.000 litro gas natural garraiatuko lituzke 670 kilometroko bide horretatik, helmugan dagoen Kitimat herri ttipiko metano geltokitik guztia esportatzeko. Bertako autoktonoen desadostasunaren gainetik pasaz, egitasmo hori egin nahian dabiltza, obrak 2019 hastapenean hasi zituztenetik.
Azkenean, Lehen Nazioen eskubideen errespetuaren auzia da mahai gainean dagoena. TC Energy-k dio buruen batzarren adostasuna lortu duela eta hori erranik ez dabil gezurretan. Baina kontua da autoktonoen antolaketan beste botere gune bat dagoela horiek baino gorago: etorkizko buruak –agintea belaunaldi batetik hurrengoari oinordetzan pasatzen dioten buruzagiak–. Justuki, Wet´Suwet´En lurretako zortzi etorkizko buruak daude egitasmoaren kontra. Buruen batzarrek haien erreserben eremuan autoritate legala baldin badute ere, etorkizko buruek dute azken hitza lurralde historikoan. Hau da, bertako erreserbek 22 kilometro koadro biltzen badituzte ere, orotara 58.000 kilometro koadro ditu Wet´Suwet´En eremuak. Akordio bidez kolonoei inoiz eman gabeko 58.000 kilometro koadro.
Gatazka horri dagokionez, “zuzenbide arauen errespetua” eskatzen dabil Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa. Hori zehazterakoan barrikaden desegiteaz ari da, ez da Lehen Nazioen eskubideez ari. Pam Palmater abokatu mi´kmakak ondokoa erantzun dio: “Arauak idazten dituztenen eskubideez ari da, ez da zuzenbide arauez ari”. Zuzenbide arauei so eginez gero, hor dagoelako Auzitegi Gorenaren 1997ko abenduaren 11ko Delgamuukw erabaki historikoa, zeinek ematen dion aitortza Wet´Suwet´Eneko etorkizko buruen autoritateari. Are gehiago, haien lurretan gelditzeko eskubide osoa ematen die autoktonoei, argi utziz haien baimenik gabe ezin daitezkeela lur horiek hartu. Bertako Molly Wickham autoktonoak gasbidea baino zabalago kokatzen du afera: “Erronka zabalagoa da, autoktonoon eskubideez eta legezko jabegoaz ari gara, baita gure nazioaren burujabetzaz ere. Ondarean oinarritzen den sistema bat daukagu, inoiz ez dena ezabatua izan”. Bai, kapitalismoak kolonialismoarekin errimatzen duela azaleratzen du Coastal GasLink Pipeline Ltd gasbideak. 2015ean aurkeztu zuen “benetako berradiskidetze” batera heltzeko plan nazionala Trudeauk, txosten ofizialetan “dekolonialismoa” ere aipatzen duela. Baina halakorik ez dute sendi autoktonoek eta gaur egun gertatzen ari dena kolonialismoari lotzen dabiltza. “Autoktonoek ez dute gehiago sinesten berradiskidetzean. Ez da ezer egin horren alde. Azkenean, harreman publiko eta komunikazio operazio bat da” Picarden ustez.
Buruen batzarren baimena erreserbetako egoera sozio-ekologiko-ekonomiko kaskarrari lotzen diote anitzek. Besteak beste, Vancouver EcoSocialist Group taldeko Will Offleyk: “Hainbat gertakarik erakusten digute bat baino gehiagok etsi-etsian behar izan dutela akordioa izenpetu, bizi duten pobreziagatik eta gobernuek ur edangarria hornitzeko daukaten uzkurkeriagatik”. Pobrezia mailaren azpian bizi da Kanadako autoktono erreserben %80a; Lehen Nazioen %65ak ez du ur edangarririk, produktu minbizi sortzailez kutsatua dutelako; etxebizitzak egoera “okaztagarrian” dituztela salatu berri du NBEk; Kanadako Lehen Nazioko kideen suizidio tasa autoktono ez direnena baino hiru aldiz handiagoa da, eta abar luze bat. Hori horrela, enpresa multimilionarioek proposatu diru zamak pisua du balantzan.
2010ean abiatu zuten erresistentzia, kanpaldi baten bidez, obren hastapena blokeatzeko asmoz. Tentsio pean, baina urtez urte iraun duena. Giroa gogortu zen urtarrilaren 7an Auzitegi Gorenak okupazioa desegiteko manua emanik. Hamalau pertsona atxilotu eta horrek eragin zuen hortik gutxira trenbide blokeoa ekarriko zuen mugimenduaren gogortzea. “Nahi bezainbat bortizkeria erabiltzeko” baimena emana die GRC Kanadako poliziaren buruak poliziei. The Guardian komunikabideak iazko abenduaren 20an plazaratu informazio horrek bazterrak inarrosi zituen. Azken egun hauetako negoziaketa saiakerek huts eginik, “postura aldaketa” jakinarazi du Trudeauk: barrikadak deseginen ditu.
“Ez da bakarrik botere kontu bat eta indioen afera bat. Fosil energia, edateko on den ura, lurraldearen babesa... hori guztia dugu gatazka horren gibelean, eta guztiok gara hunkiak, autoktono izan ala ez”. Hori dio Edith Belangerek “Coastal gasLink: sustrai sakonak dauzkan gatazka” (Coastal GasLink: Un conflit aux racines bien profondes) artikuluan. Klima aldaketa garai honetan, egitasmo extraktibista suntsitzaileen kontrako mezua zabaltzen dabiltza Kanadako Lehen Nazioak. Azkenean, autoktono ez direnek ere dute haien lekua trenbideetako barrikadetan.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]