Muinaren ogi pozoitsua


2020ko otsailaren 02an

"Broodboom” edo ogiaren zuhaitza deitzen diote Afrikaren hego-mendebaldeko khoikhoiek Encephalartos generoko landareei. Landare genero hori zikaden multzokoa da, palmondoen itxurako landareena. Oso zaharrak dira, aspaldikoak, Paleozoikoko Permiar garaikoak, duela 250-300 milioi urtekoak; dinosauroak ezagutu zituzten, alegia. Gimnospermak dituzte, hau da, hazi biluziak, haizera irekiak, eta dioikoak dira, landare batzuk arrak eta besteak emeak, alegia; polinizazio berezia behar dute, gehienetan gurgurio eta mokodunen bidez antolatzen dutena, izan ere, erleak sortu baino askoz lehenagokoak dira. 

Berezia da genero horretako espezie baten historia, Encephalartos woodii-arena. XIX. mendearen amaieran, Hego Afrikako Natal eskualdeko Ongoye basoan ale batzuk topatu zituen John Medley Wood botanikariaren lantaldeak. Ale bakan horiek Ingalaterrara, Irlandara, Natalen bertan dagoen Durbango Lorategi Botanikora eta Pretoriara igorri zituzten. Gaur egun ez da espezie horren ale basati bat bera ere ezagutzen. Mugitu zituzten haietako batzuk hil egin dira, eta bizirik direnak denak arrak dira, bostehunen bat mundu guztian. Beraz, ezingo da hazitik sortutako alerik ezagutu; ale ar horien zatietatik ugaldutakoak izan beharko dute. Wood abizeneko botanikari haren omenez Encephalartos woodii izena du.  

Nondik datorkio, ordea, Encephalartos hori? Hiru hitz greko batuz sortu zuten: en (barruan), kephalê (burua) eta artos (ogia). “Broodboom” edo ogiaren zuhaitza deitzen diote khoikhoiek. Enborraren buru barreneko mamiarekin irina egiten dute tropiko inguruetan. Zikada gehiagorekin ere sortzen da irina. Baina zikaden multzoko landare paleozoiko horiek mami pozoitsua dute, gordinik jan ezin dena BMAA deituriko aminoazido neurotoxikoagatik. Mamia landu eta pozoirik gabeko tapioka antzeko irin hori lortzeko lan izugarria hartzen dute kultura horietako emakumeek. Enborra karrakatu eta mamia hainbat alditan uretan busti-garbitu eta lehortu egin behar da, toxina erabat garbitu arte. Kontu handiz egiten da lan hori. Zikaden almidoia jaten den tokietan, ezaguna da pozoi horrek sortzen duen “Guamgo sindromea”. Guamgo uhartean aurkitu eta ikertu dute gaitz hori, batez ere. Oso ezaguna da Japongo Amami Oshima uhartean ere, baita toki gehiagotan ere.

Pteropus generoko azeri hegalariak esaten dieten saguzarrek zikaden hazi asko jaten dituzte. Haziek ere BMAA asko pilatzen dute. Eta saguzar horiek gutizia dira guamdarrentzat...

Ez da harritzekoa zikadei beldurra izatea. Enborraren mamitik irina eskuratzeko teknika ia erabat desagertu da, eta lantzeko gai diren emakume bakanak oso jakintsutzat dituzte. Irin pozoitsu horren historia mitiko bihurtu da lehen jan zen tokietan.

Itxuraz, sustraietan nitrogenoa eskuratzen laguntzen dieten zianobakterio batzuek hornitzen dute zikada BMAAz. Eta zikadek hor diraute, bizirik. Berriz ere iraungo dute milioika urte, jango duena pozoinduz...


ASTEKARIA
2020ko otsailaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Indarkeria bikarioa salatu dute ehunka lagunek Lizarran

Lizarrako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea haurraren hiletaren ostean. Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernu Ordezkaritza kasua ikertzen ari da.


Amari min emateko hil zuen aitak semea Urbasan, nagusitzen ari den hipotesia

Haurraren amak salaketa ipini zuenetik zeuden haien bila. Aita semea helduta amildu zela adierazi du autopsiak, eta indarkeria bikarioaren hipotesiak indarra hartu duen arren, ikerketa aurrera doa.


2023-10-22 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
"Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok"

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


Eguneraketa berriak daude