Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

  • Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 24an - 12:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

TANko hirugarren atalak partzialki onartu du EH Bilduko zinegotzi Mikel Colomok aurkeztutako alegazioa, "Kultura Teknikariaren lanpostuak" derrigorrezko euskara eskakizuna izatearen beharraz. Hori dela eta, Udalak 2024an onartutako plantilla organikoa aldatu beharko du eta 2025erako ebazpen hau kontuan hartu; izan ere, epaimahai honek Udalari agintzen dio euskara kultura teknikari plazaren profilean sartzeko.

2024ko ekainaren 6ko osoko bilkurak, plantilla organikoa behin betiko onartu zuenak, non ez zen sartzen euskararen ezagutza kultura-teknikariaren plazan, UPN, PSN eta PPren aldeko botoak izan zituen eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien aurkako botoa. Epaitegiaren ebazpenak, kultura-plaza arlo horretan dagoen bakarra dela dio, eta "gai horretan Lizarrako Udalera jotzeko euskara erabiltzeko eskubidea duen publikoarekin harreman zuzenean" aurkezten da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude