3.000 eukalipto baino gehiago bota ditu Lurraren Askapen Fronteak Hernani eta Arano artean

  • Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako basoaren alde egiteko". "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio", gehitu du Lurraren Askapen Fronteak.

Argazkia: Hernaniko Kronika. Hedabide honek zehaztu du Kartola inguruan izan dela eukalipto mozketa.

2023ko apirilaren 17an - 10:49

Landaketa industrial batean milaka eukalipto bota izanaren ekintza beregain hartu du Lurraren Askapen Fronteak. "Eukalipto landaketen problematika" zorrotz kritikatu du oharrean: "Monolaborantzan erabiltzen da espezie hau, lurretik ahal beste etekin ekonomiko ateratzeko, intsignis pinua aurrez erabili den bezala. Landaketa hauek aurrez dagoen guztia txikituz egiten dira (lurra eta izaki bizidunak). Lurraren higadura, bioaniztasun galera eta mendiak industrializatzea dakarte. Ekintza egin den bailaran (ere) argi ikus daiteke hau, bertaratze hutsarekin". Aurrerago zera gehitu du: "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio. Txikitutako lur batean, bestelako espezieek aurrera egin dezaten eukaliptoak kimatu dira".

Ekintza zuzenerako deia egin du Lurraren Askapen Fronteak

Orain arte baso bizien alde egin izan diren ekintzez zera adierazi du Lurraren Askapen Fronteak: "Badakigu asmo txikitzaile eta kapitalista hauen aurrean talde ugari altxa direla Euskal Eerrian. Basoen aniztasuna, bizitza eta iraunkortasunaren alde, lurra landu eta zaintzen duten talde guzti horiei begirunea eta esker ona adierazi nahi diegu. Ekimen honen asmoa ez da inoren ekarpena ordezkatu edo gutxiestea. Gauzak horrela, lan sortzaile guzti horri suntsipen ekintza bat gehitu zaio oraingoan".

Hedabideetara bidali duen oharraren amaieran, herritarrak gonbidatu dituzte "ekintza zuzena baliatu eta, halako ekimenak egin eta nahi izan ezkero, mundu mailako deialdiarekin bat, Lurraren Askapen Fronte gisa sinatzera".

Antzeko ekintza egin zuten hainbat herritarrek Arratian 2021eko abuztu bukaeran, Iraultza Txikien Akanpadaren testuinguruan, eta Eukaliptorik ez, haritza bai! lemapean: ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu zituzten. Hemen irakur daiteke ekintza haren kronika.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eukaliptoa
2023-06-07 | Ilargi Manzanares
Eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa Berangon larunbatean

“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.


2023-04-24 | Estitxu Eizagirre
Baso Biziak plataformaren balorazioa
“Mozioak onartu ez diren udaletan monolaborantzak aurrera egin du, baita eukaliptoak landatuz ere”

Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


Eukaliptoa, basamortu izateko arriskua

Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi... [+]


Eguneraketa berriak daude