Berri agentziek oihukatu zuten 2019ko azaroaren 12an: “Nobel saria eman diete litio-ioizko baterien asmatzaileei, larrialdi klimatiko betean”. Bi egun lehenago, azaroaren 10ean, Evo Morales lehendakariak dimisioa eman eta ihes egin behar izan zuen, eskuinak kaleetako liskarrez hasi ostean, poliziak eta armadak borobildutako estatu kolpearen ondorioz. Litioak bakarrik ez zuen eragingo ezker indigenistaren porrota, baina hura gabe ere ezin da ulertu.
Kimika atalerako 2019ko Nobel Sariak ohoratu zituen John Goodenough iparramerikarra, Stanley Whittingham britainiarra eta Akira Yoshino japoniarra, mundu osoko smartphone eta auto elektrikoen arima den bat eria sortu izanagatik. “Klimaren larrialdiaren gaur eguneko testuinguruan, asmakizun horrek onura handiak ekarri dizkio gizadiari”, esan zuen epaimahaiak. “Gure egunerokoa litio-ioizko bateriaren mende dago, izan sakelako telefono, ordenadore, auto hibrido edo elektriko”.
Vijay Prashad intelektual eta ekintzaile indiarrak “Evoren ondoren, litioaren gaiak itzal luzea dauka Bolivian” analisia plazaratu du Counterpunch ezkerreko aldizkarian, urrea balio duen metal berria eta faxismoaren kolpea lotuz. Prashaden arabera, azken urteotan Bolivia ahalegindu da inbertsioak erakartzen, bere litio erreserbak ustiatzeko etekinak bertan geratzeko moduan. Moralesen lehendakariorde Alvaro Garcia Linerak esan zuenez, litioa izango delako “mundua mugiaraziko duen erregaia”. Alegia, planeta osoko litio erreserba ezagunen hiru laurdenak bere lurzoruan dauzkan herrialdea txirotasunetik ateratzeko adina aberastasunen jabe zela Bolivia, baldintza zorrotzak jartzen baldin bazizkion bere ustiatzeari.
Morales lehendakariak garbi adierazi zuen litioaren negozioan parte hartu nahi zuten atzerritarrek derrigor egin beharko zutela Comibol meatzaritza konpainia boliviarrarekin eta Yacimientos de Litio Bolivianorekin (YLB) batean. Moralesen gobernuak eten egin zizkien kontratuak meatzaritako korporazio handi gehienei, hala nola, Glencore, Jindal Steel & Power, Anglo-Argentine Pan American Energy eta Trimetals Mining erraldoiei. Nazionalizazio politika horiengatik, baina baita Boliviako litio erreserbak ustiatzeko arazo teknikoengatik ere, alde egin beharrean aurkitu ziren Eramet frantsesa, FMC estatubatuarra eta Posco hegokorearra ere; Argentinara jo zuten litio bila. Salbuespen moduan, Moralesen agintealdiaren azken urtean, ACI System alemaniarrarekin sinatu zuten akordioa, Salar de Uyumi eskualdeko litioa ustiatzeko, baina herritarren haserre eta liskarrek atzera eginarazi eta Moralesek dimititu baino astebete lehenago bertan behera utzi zuen akordioa.
Mendebaldeko konpainiekin adostu ezinezko negozio baldintzak Txinako enpresekin elkartuz adostu zituzten boliviarrek. Prashaden analisian, “honekin arriskutan sartu zen Morales, Mendebaldeak eta Txinak daramaten Gerra Hotz berrian sartu zuelako muturra. Moralesen kontrako kolpea ezin da ulertu talka hori kontutan hartu barik”. Txinako TBEA Group eta China Machinery Engineeringek tratu berriak sinatu zituzten YLBrekin. Tianqi Lithium Group ere, ordurako Argentinan ari zena, YLBrekin elkarlanean hastekotan zen. “Meatzaritzako multinazional nagusiek –amaitu du Vijay Prashadek– ezin zuten onartu litioa eskuratzeko negoziorako itun sozial berri bat. Bai Tesla (AEB) eta bai Pure Energy Minerals (Kanada) biek zeukaten Boliviako litioan esku hartzeko interes handia. Kolpearen ondoren, Teslaren akzioek tximistaren abiadan egin zuten gora”.
Basamortuak bazuen altxorra
Txile, Argentina, Peru eta Boliviak bat egiten duten eskualde horretan –orain arte litioaren triangelua deituan– dauden korapilo geopolitikoak aztertu ditu Marca Abya Yala aldizkari digital ezkertiarrak, “Boliviako estatu kolpearen geopolitika: litioa, gasa, ura eta ozeanoen arteko korridorea” analisi zehatzean. Funtsean, munduko litio erreserba guztien %85 dago triangeluko basamortu horietan. Txile da gaur esportatzaile nagusi, baina erreserba handienak Boliviak dauzka, munduko ia %70 Salar de Uyuni laku idortuan, 21 milioi tona. Munduko bateria ekoizle handienak eta horien kontsumitzaile nagusi diren auto ekoizleak harrapazka baitabiltza bere bila, litio karbonato tona Txinan 13.000 dolar pagatzera iritsi dira. Eta baterien merkatua 2025a bitartean hirukoiztera iritsiko dela diote zenbait adituk.
Berrikitan metal preziatua aurkitu da Perun ere eta triangelua baino litioaren laukia hasi dira aipatzen. Historian zehar nazionalismoz mozorrotu arren, oinarrian natur baliabideengatik ziren gerra bat baino gehiago eduki dituzte herrialdeok. Etorkizunari begira tirabira horiek berriro handitu daitezke, Marca Abya Yala-ren analisiaren arabera. Liskarretarako fronte ugari dauzkate gaur ere zabalik. Adibidez, Txilek eta Boliviak Silala ibaiaren urak norenak diren eztabaida Nazioarteko Justizia Auzitegira eraman dute. Boliviak jarraitzen du Txileri Ozeano Barerako sarbidea eskatzen, ehun urtez goiti dirauen disputan. Baina AEBek oso hurbiletik eta goitik kontrolatzen dituzte denen mugimenduak.
Yankiek lehendik baldin bazeuzkaten base militarrak Paraguai, Txile eta Perun, Mauricio Macrik onartu zuen 2018an AEBetako armadak lau berri eraikitzea Argentinan, horietako bat Neuquen hirian, litioa ustiatzen ari diren Vaca Muerta eremutik hurbil. Neoliberalen egunkari maiteenetakoa den Financial Times-ek 2018ko maiatzeko tituluan ipini zuen moduan, “Auto elektrikoen geopolitika iskanbilatsua izango da”. Henry Sandersonek laburbildu zuenez, “petrolioak garrantzia nagusia eduki du joan diren 100 urteotako geopolitikan, Mendebaldeko potentziak eramanez Ekialde Hurbilarekiko menpekotasun zoritxarreko batera. Baina oker dago uste duena energia berriztagarriak nagusi izango diren etorkizun batean tira-bira geopolitikoak mirariz bezala desagertuko direla. Haize-errotek bezala, litio-ioizko bateriek behar dituzte lehengai asko, horiek edukitzeagatik bedeinkatuak edo madarikatuak dauden herrialdeetatik ekarri beharrekoak”. Bai, natur baliabide handiegiak edukitzea madarikazio gertatzen da. Ikusi zenbat gerra eta zenbat milioika hil, zauritu eta iheslari nozitzen dituen Kongok, munduak daukan kobaltoaren erdia bere lurzoruan edukitzeagatik. Kobretan aberatsak izateak eragin ditzakeen kalamitateak ongi ezagutu dituzte Txilen edo Bolivian… baina ez da esaten laster dena elektriko bihurtzekotan, 1900etik planetak ekoiztutako kobrearen erdia adina nonbaitetik atera beharko dela.
“Litioari dagokionez –zioen Financial Times-ek– auto elektrikoaren etorrerak zakartu egingo du Txinarekiko tira-bira. Pekinek sekulako apustua egin du energia garbietan. Baina ez pentsa Txinari debalde utziko diotenik auto elektrikoentzako ezinbestekoak diren metalak eskuratzen. AEBetako administrazioak ezagutarazi berri du bere ekonomiarentzako eta segurtasun nazionalarentzako kritikotzat jotzen dituen 35 mineralen zerrenda, eta tartean daude litioa eta kobaltoa”. Horra zanpaketa berriztagarria.
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]