Nafarroan, Mendaur eta Irakurri artean aurreikusitako eolikoen proiektua alde batera utzi du Abo Energy enpresak

  • Ernesto Dominguez Olea Zubietako alkateak urriaren 29 goizean jakinarazi du Abo Energy enpresak Zubietako lurretan, Mendaur eta Irakurri artean, paratu nahi zuen eolikoen proiektuari uko egin diola, «terrenoak eta sarbideak ikusita, bideraezina» dela iritzita. Horren ondotik, udal gehiagoak enpresaren mezua hartu dutela baieztatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 31n - 13:10
Mendaur eta Sorano artean, adibidez, bortz eoliko paratu nahi zituen enpresak.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

TTIPI-TTAPAk jakin duenez, Abo Energy enpresak Malerrekako eta Basaburua Ttikiko udal bat baino gehiagoren atea joa zuen, haien lurretan eolikoak paratzeko asmoz. Itxura guzien arabera, Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizuetako lurretan aerosorgailuak paratzea zen bere intentzioa, deskarga Hernaniko azpiestaziora egiteko.

Iturenen, konparazio batera, enpresak bortz eoliko paratu nahi zituen Mendaur eta Soranoko parajeetan; Zubietan, Loitzateko atakan, lau eoliko; Beintza-Labaienen, Axura aldean garatu nahi zuen proiektua, eta Ezkurran, Irakurri inguruan.

Bada lau udal horietako ordezkariek TTIPI-TTAPAri baieztatu diotenez, enpresak e-mail bat bidali die proiektuarekin ez duela aitzinera segituko baieztatuz. Zubietako Udalak enpresaren mezua zein izan den ere zehaztu du: «Gure departamentu zibilarekin batera, terrenoaren eta sarbideen azterketa teknikoa egin dugu eta egungo baldintzekin kokaleku horretan aurreproiektuarekin segitzea bideraezina dela ikusi dugu».


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...