Buruntza zentral eolikoa ez eraikitzea erabaki du Mendiko Haizie enpresak

  • Buruntza mendian hiru haize errota handi eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen 2024ko abenduan Mendiko Haizie SL enpresak. Andoain, Urnieta eta Lasarte-Oriako lurrei eragingo zien proiektuak. ARGIAk jakin duenez, enpresak zentral hori ez eraikitzea erabaki du.


2025eko azaroaren 4an - 09:14
Azken eguneraketa: 11:13
Buruntza mendiak 442 metro ditu eta egun proiektatzen dituzten makroeolikoek 200 metro inguru. Unanue
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Harrobi bat dago Buruntza mendian, eta zentral eolikoa egitekotan, harrobiko langileen segurtasuna bermatu behar izatea jarri zion Jaurlaritzak baldintza tekniko gisa Mendiko Haizie SL enpresari. Enpresak argudiatu du baldintza horietan proiektua ez dela bideragarria eta beraz, uko egin dio proiektuari.

Buruntza mendi gastatua, aireko irudian. Burdin Aroko herrixka bat dago, 1 zenbakidun gunean. sitioshistoricos.com
Nor da Mendiko Haizie SL?

Mendiko Haizie SL enpresa Erasp Spain SL-ren jabetzako enpresa gisa sortu zen 2023ko uztailean. Baina Erasp Spain-ek geroztik jakinarazi du izena aldatu duela eta Aspiravi Spain SLU dela orain. 

Asparavi enpresa belgikarra da Barakaldo eta Trapagarango Argalario mendian Iparaixe II zentral eolikoa eraiki nahi zuena, eta Jaurlaritzak proiektua artxibatu diena, Crónica Vasca hedabideak argitaratu zuen albistearen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!