Klima (gailurraren) aldaketaz


2019ko abenduaren 22an

Txiletik. Santiagon iragarrita zegoen NBEk urtero klima aldaketari buruz antolatzen duen bilera: COP25 aurton. Aldiz, egungo krisi politikoak ez du “bermatzen” nazioarteko ekitaldi diplomatiko honen jarduera “normala”. Beraz, Sebastian Piñera presidenteak amore eman du eta Madrilen egingo da. Urrian bere gobernuak metroaren txartelaren salneurria 30 peso igo eta ur tanta horrek 30 urtetan izandako mobilizazio eta protesta handienak sortarazi zituen. “Ez dira 30 peso, 30 urte dira” entzun diegu txiletar haserretuei. 30 urte pasa eta gero Txilen hasitako shock neoliberalak ez ditu azken emaitzak erakutsi. Pinochet diktadoreak utzitako herentzia hilkorra bizirik omen dabil.     

Maputxeen adibidea oso esanguratsua da. Belenek zioenez, ez daude kolapso klimatiko eta ekologikoaren esperoan, duela 500 urte kolapsatu baitzuten euren zibilizazioa. Kolonizatzaileena da orain kolapsora doana    

Greta eta Belen. Gloria Baigorrotegui, ingeniari eta aktibista txiletarrak urriko altxamendua baino lehen bisitatu gintuen. Teknologia eta arazo sozio-ekologikoaz tesi doktorala EHUn burutu zuen eta Boroako Zentral Termikoa kasu azterketa izan zuen. Oraingoan, Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia-z ari ginen Sarrikoko Ekonomia Fakultatean, eta Greta Thunberg zein Belen Curamil gazteen diskurtsoak ekarri zituen gure begi eta belarrietara. Gazte eskandinabiarra ezaguna dugu, gure arteraino heldu berri den Fridays For Future gazte mugimendu ekologista unibertsala, baita haren aurkako kanpaina mediatikoa ere. Aldiz, Belen Curamil emakume gazte mapucheren hitzak ez ziren hain gertukoak. Bere aita Alberto Curamili –lonko (buruzagi) maputxeari, Temuco kartzelan dagoen preso politikoari– Goldman Nobel alternatibo (Alberto Curamil Premio Goldman 2019) sari ekologista eman zioteneko hitzak izan ziren bereak. Gloriak, bi aktibista eredu eta bi mundu ulermen bateragarri baina oso desberdinak jarri zizkigun etsenplutzat. Maputxeen adibidea oso esanguratsua da. Belenek zioenez, ez daude kolapso klimatiko eta ekologikoaren esperoan, duela 500 urte kolapsatu baitzuten euren zibilizazioa. Kolonizatzaileena da orain kolapsora doana.  

Madrilera. Pedro Sanchezek, Piñeraren testigua poz-pozik hartu omen zuen. Trantsizio Ekologikorako ministerioak COP25aren antolamendua onartu eta green washing kanpaina berri bati ekingo dio. Lekua aldatu, ekologisten leloak bahitu (sostengarritasuna, ekonomia zirkularra, trantsizio energetikoa, klima larrialdia...) eta esanahiak eraldatuko dituzte, baina horrek ez ditu larrialdiaren parametroak aldatzen.

Gloria, maratoi  luze honetan, hemen eta orain, Atlantikoaren alde honetako ekologistek txiletarren testigua ere hartuko dugu. Zuekin batera, Amalurraren defentsan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude