Altxa sudurra hortik”, dio bizilagunak mugikorrari begira nagoenean. Arrazoiekin. Halarik ere, segitzen dut berdin, sare batetik besterainoko joan-jinean. “Noiz gertatu zen Facebooken iragan zenuen azken momentu ona? Denbora lerroa arakatuz pozik sentitu zaren azken unea? Instagrama irekitzean plazer hartu duzun azken aldia? Twitterek plazera ematen dizu lehen bezainbat?”.
Aitortu beharko dugu ez dela lehengokoa. Gu, plurala, erabiliko dut, enfasiarengatik baino, segur bainaiz ez naizela bakarra hauxe sentitzen duena. Sareen zale anitz gaude eta gutxiri entzuten diot aipatzen sare sozialek azken boladan sortzen diguten asperdura eta kezka gure buruez: kideok, dopamina tasak behera ditugu.
Sareak, ezagutzen ditugun formatuan, bukaerarantz omen doaz. Duela zenbait hilabete iragarri zen sozial-mediaren amaieraren hasiera; hainbat haustura puntura helduak dira, dirua irabazirik ere ez omen dira hain erakargarri, sareak publizitate agentzien eremu bihurtu dira. Omen, etorkizunean komunikazioa sare pribatuetara lerratuko da, hots, bizi pribatuaren plataformetara. Ageriko.
Maite ditut, aspalditik eta pasioz, sare sozialak, bultzatzen dituzten baloreengatik, sozialarengatik, argira ematen dituzten mugimenduengatik. Beharrezkoa da begi batez berriak segitzea, besteek diotena, interesatzen dituena: gure jakitateen elikatzeko erraztatzailea da. Ontsa irri egin izan dugu, anitz ikasi dugu, gustukoei edo interesekoei buruz, informazio iturri agortezinak deskubritu ditugu, trukatu dugu, milaka gai eri puntutaraino heldu zaizkigu, baina orain? Behin like, biharamunean bota, ardura paira.
Izan ere, orenak iragan daitezke lerroetan gainbeheraka, publizitate artetik, errezeta arraroen aitzinean, txiste txarrak irakurtzen. Harrabots anitz. Troll gehiegi. Auzi lasterregiak. Bide batez, eta paradoxikoki, arrandia kutsu horrek ez ote gaitu sentiarazten noizbehinka bikainak baiki, baina maiz garena baino itsusiago, pobreago eta bakarrago ere? Hain zuzen goaitatzen dugunaren kontrakoa. Zer egin? Kide batzuk “isildu”? Batzuengandik bereizi? Ez da hain sinplea.
Ez dut erranen hobeki zela lehenago, alta, batzuetan nago ea zerk akuilatzen nauen Facebook ala Twitter irekitzera mekanikoki. Azken hilabeteetan erreflexu bihurtu da, zinezko behar edo plazera baino. Aitortzen dut zerbait huts egitearen beldurrez naizela nolabait.
Zorionez ez da beti hala. Zenbaitetan hurbilekoen edo ezagunen bizi zati bat kausitzen baitugu, gogoeta bat, anekdota bat. Alde humanoa eskertzen da beti, ekoizpen, iritzi eta bizipen pertsonalak (katu argazkiak ez). Haatik denbora lerro gero eta erdipurdikoaren argira ez dakit jakintsuago izateko bide hobeagorik ez nukeenez atzeman behar. Praktikek bultzatzen ez bagaituzte, denbora pasa hutsa bihurtzen baitira.
Ontsa oroitzen banaiz, gehien maite genuena zen blogetan ibiltzea, jendeekin jardutea, iritziak partekatzea, saltsan ibiltzea. Horrela ditut ezagutza berriak egin eta anitz ikasi, nahiz eta ez dena beti arrosa kolorekoa izan, komunitatea ginen, inportantzia gehiago ematen genion edukiari, eduki-ontziari baino.
Blogetara, edo lehengo hartara, itzultzeko gogoa eman dit, jarioen jarraipenera, han jardun ahal izateko, luze eta zabal. Eta horrela, gero, denei zabaltzeko ahalko nizkizueke post-ak, sare sozialen bidez, bistan dena (kontraesanen bat gorabehera).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]