Gogoan duzue Super size me dokumentala? Hogeita hamar egunean janari azkarra besterik jaten ez zuen tipoarena? Nola ikus zitekeen zer ondorio dituen dieta horrek gizabanakoaren osasun fisiko eta psikologikoan? Berriz gogoratu dut neronek, orain ez asko gisa horretako jatetxe batera joan garelako. Eta egun bakarreko otordu bakarra izan arren, hasi nintzen dagoeneko sumatzen ondorioren bat, gerribuelta hazi egin zitzaidala, adibidez –tira, prozesua atzeragotik zetorren, egia da–. Eta, dei nazazue masoka, baina dokumental haren antzeko zerbait egiteko gogoa sartu zitzaidan.
Dena esatera, beti nahi izan dut halako erronkaren batean parte hartu, onuragarri sentitu, neure burua zientziari eskaini. Muturreko esperientzietarako ahulegi –luze gabe, zulo batean 532 egun pasatzeko, edo hamar egun komisaldegi batean inkomunikatuta–, nire neurrikoago zerbait egingo nuke, baina berdin humanitatearentzako baliagarria. Adibidez, urtebete pasa nezake euskal literatura soilik irakurtzen, gero ikusteko horrek zer eragin duen organismoan, burmuinaren masa muskularra galtzen ote den, edo irakurmen gaitasuna zenbateraino geratzen den kaltetuta. Gutxitxo iruditzen bazaizue, Moriartitarren filmografia osoa irents nezake buklean, astebetez, ea hortik Oscarretarako hautagai fermu bat ateratzen den, edo serial killer bat. Aseezinak bazarete, bizi ninteke, hil arte –jar dezagun dozena bat urte, asko jota–, Zubietako ingurumen gunearen ondoan; ahal dela etxeagatik ezer ordaindu gabe, noski. Baina begira zer esaten dizuedan: zientziaren izenean, prest nengoke EAJri botoa behin emateko ere, ikertzeko sortzen ote duen adikzio klaseren bat, Eroskiko fidelizazio txartelaren moduko zerbait izan daitekeen.
Talaia paregabe honetatik, beraz, zientziari eskaintzen diot nire gorputza, eskuzabalki. Azkar onar nazatela, hori bai, sukarraldia pasa baino lehen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]
Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]