Aintzat hartzeko modukoa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Apoa eta beste | Mailuix Legorburu | Maiatz, 1998

Okertzeko tarte handirik gabe, Maiatz argitaletxearen harrobiko emaitza gisa aurkez genezake Mailuix Legorburu. Liburu formatuan argitaratu dituen lanak oro, lau, egoitza Baionan daukan argitaletxean agertu baitira. Eleberriak dira hiru, Zozoaren kanta (1993), Ahizpa, non zira? (2009), Maitatua izandu banintz (2013). Ipuin liburu momentuz bakarra, Apoa eta beste (1998). Hain justu, ondorengo lerrotan aletuko duguna, sorpresa pizar batekin aletu ere.

Sorpresa, estreinako nobela irakurria bainion, eta ez baininduen askorik konbentzitu. Ez behintzat Juan Luis Zabalaren hau sinatzeko beste: “Estreinaldi bikaina, beraz, egile berri eta gazte honena, aintzat hartzeko modukoa zinez”. Esaldi horren bigarren parteari kasu eginez, ordea, ekin diot, zuhurtziaz beti ere, ipuin bildumaren irakurketari. Eta, homogeneoa baino beste ezer den arren –ez da, adibidez, alegiak biltzen dituen liburu bat–, tarte honetan berean aipatu genuen Miguel Torgaren piztia gordin, goxo, anker, hunkigarri saldo hura ekarri dit gogora tarteka, hezur-haragizko gizon-emakumeak gehiegi gogorarazten dizkiguten Apoa, Zakurra edo Trikua, zeinean “haur ttiki bat eta triku zahar bat ari ziren kalakan”, esan dezagun filosofikoki: “Denetan asegurantzia holako gauza ederra ote da?”.

Baina, aipatu dugu, bada gehiago. Ipuin kafkiarrak –Bertzea izan: “Egun batean bere nortasuna kurutzatuz, ez zuen ezagutu”–, suspensedunak –Iheska: “Armario haundiaren gibelean gordea han egoki zen emaztea”–, txantxa gisakoak –Ardiak, nahiz karga sozialarekin: “Hezurretaraino sartua zuten administrazio, gobernamendu, justizia eta bertze holakoetan ez fidatzea”–, eta abarrekoak. Agian besteak baino nabarmengarriagoak bi: familia sortu eta emakume baten bakardadea islatzen duena bata –Bakartasuna: “Denborarekin, lehenago aitz hurbil ikusten genuena urrundu da”–, emakume heldu baten maitasun berri bat harrapatzen duena bestea –Maite banauzu: “Neska gazte bat bezain hunkitua naiz, nere emazte esperientzia guzia ahantzia dut”–.
Nobelak, beraz, ez ninduen konbentzitu, eta sorpresa atsegina hartu dut bilduma hau irakurrita. Aintzat hartzeko modukoa zen, hartara, noski, Mailuix Legorbururen literatura. Ipuin sorta honengatik, besterik ez bada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude