Salaminako emakumeak

  • Salamina uhartea, K.a. 480. Bigarren Mediar Gerra betean, persiarrek Grezia inbaditzeko egindako bigarren eta azken ahaleginean, bi aldeen arteko itsas gudua inflexio puntua izan zen: ordurarte persiarrak aurrera egiten ari ziren, baina gudua greziarrek irabazi zuten eta handik gutxira persiarrek amore emango zuten. Bi emakumek protagonismo berezia izan zuten Salaminako guduan.

Salaminako gudua (Willhem Von Kaulbach, 1868)

Artemisia I.a Kariakoa greziarra zen sortzez; Halikarnason jaioa, Karia eskualdeko agintaria zen. Baina persiarren alde aritu zen, gudu-ontziko kapitain gisa. Etsaien aldeko hautua egin arren, Herodotok haren adimena eta abilezia goraipatu zituen. Hilabete batzuk lehenago, persiarrek Atenas hartu zutenean, Artemisiaren jarduna funtsezkoa izan zen. Salaminan bost ontzi izan zituen bere kargura, eta pasarte jakin batek adierazten du bere trebezia: gudu betean, bera zegoen ontzia beste ontzi persiar batzuen artean trabatuta geratu zen eta ontzi greziar bat hurbildu zitzaien erasorako prest; orduan, Artemisiak ontziko bandera aldatu zuen eta ontzi persiar bat erasotzeko itxurak egin zituen; ontzi greziarra beste ontzi batzuen bila joan zen. Gudua galdu arren, Artemisia eta bere ontziak onik atera ziren.

Greziarren bandoan, Hydna Scionekoak ezkutuko lana egin zuen, urpeka-ria baitzen, Scyllis aita bezala. Pausanias historialari greziarraren arabera, persiar flota Salaminara abiatu baino lehen, aita-alabak urpean igerian etsaien ontzietaraino iritsi ziren eta amarradurak eta ainguretako sokak moztu zituzten. Ontzi batzuk hondartuta, beste batzuk elkarren kontra talka eginda, persiarrak ahulduta iritsi ziren gudura. Esker onez, Hydna eta Scyllisen estatuak jarri zituzten Delfosen.

Jerjes errege persiarrak ere Artemisia goretsi zuen. Gainera, haserre, guduaren balantzea egin zuenean, plurala erabili zuen: “Nire gizonek emakumeak bailiran jokatu dute eta emakumeek, aldiz, bene-tako gizonek bezala egin dute borroka”. Beraz, ondorioztatu daiteke Artemisiarena ez zela salbuespena izan, persiar ontzidiko emakumezko kapitain bakarra izan arren, persiarren aldean behintzat emakume gehiago borrokatu zirela –eta Jerjes ez zela gai izan emakume batzuen lana goraipatzeko emakume guztiak gu-txietsi gabe–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude