“Ikuspegi holistikoa ezinbestekoa dugu arrazismoa desagerrarazteko”

  • Arrazismoaz hitz egin beharra dago, arazoa sistemikoa delako eta ez doalako gutxituz. Helburu horrekin elkartu dira zapalkuntza hau pairatzen duten hainbat pertsona eta 11 brefs essais contre le racisme, pour une lutte systèmique (11 saiakera labur arrazismoaren kontra eta borroka sistemiko baten alde) liburua plazaratu berri dute. Sektore ezberdinei begira jarri dira, arloz arlo aldaketak ekartzeko behar gorria azpimarratuz. Zaazaa dugu liburu kolektibo honen zuzendaria.

Argazkia: Bruno Santos
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arrazismoaren kontrako borroka ere sistemikoa izan behar dela diozue.

Arrazismoaren problematika ezin dugu angelu bakar batetik begiratu. Usu horretan dabiltza politikariak, demagun lan esparruko diskriminazioei begira jarriko dira. Alferrikakoa da, inoiz ez dugu arazoa konponduko ez baldin badiogu sistema osoari begiratzen eta ez bagara sustraietara joaten. Ikuspegi holistikoa ezinbestekoa dugu arrazismoa desagerrarazteko.

Identitatearen defentsaren diskurtsoa hor dugu.

Diskurtso maltzurra dugu. Quebectar identitate zuri eta monolitiko horretan hesitzen dira. Faltsua da, betidanik egon dira hemen beltzak, Frantzia Berriaren garaikoa da. Esklabo beltzak bazeuden eta erresistentzia ere hor zegoen. Betidanik egon da arrazismoa salatzeko mugimendua. Kontua da ezikusiarena egiten ari direla, ez diotelako arazoari parez pare begiratu nahi. Amnesia kolektibo batean gaude.

Besteak beste, sindikalismoari begira jarri zarete. Nola izan daiteke sindikatu bat benetan antiarrazista?

Ni ez nator sindikalismotik, baina Marc-Edouard Joubertek bere kapituluan azaltzen digunez, ez dago borroka antiarrazistarik mugimendu sindikalistan. Langileen eskubideen historiari begiratzen badiogu, arrazializazioaren arabera arras ezberdinak izan dira lorpenak. Botere guneetako ordezkaritza biziki inportantea dela dio. Esfera hauetan soilik pertsona zuriak baldin badira, erronka antiarrazistei buruzko sentsibilitate edota ulermenik ezin du ukan sindikatuak. Kolorezko pertsonok goi esparruetara hurbiltzeko dugun ezintasunari buruz gogoetatzeko gomita luzatzen die sindikatuei.

Zure kapituluan komunikabideak aipatzen dituzu.

Komunikabideak etxe guztietara iristen dira eta bideratzen duten irudia arazo larria da. Nirekin gurutzatu diren pertsona batzuek ni ninduten ezaguturiko lehen musulmana; alta, ideia edota irudi oso argi bat daukate komunitate horri buruz. Mainstream komunikabideek bideratutako diskurtsoa errepikatzen ari dira; arrazismo sistemikoaren oinarria horrela eraikitzen da, eremu kognitibotik igaroaz. Komunikabideetan ere ordezkaritza handiagoa behar genuke, haien erabaki guneetan, kazetarien artean eta plazaratzen duten errealitateetan. Beldurrean oinarritzen dira, enpresak %100 kapitalistak izaki horrek duelako funtzionatzen, horrek duelako dirua ekartzen. Joko zinez arriskutsua dute, epe laburrean dirua baldin badakar ere, epe ertain eta luzean jendartearen oreka duelako mehatxatzen.

“Haien burua ezkertiartzat daukaten horiei beren izaerari so egiteko deia luzatzen diet, beren borroka intersekzionalitatetik gogoetatzeko gomita egiten diet”.

Ardura handia dute.

Ikaragarri handia. Ahots arrazista hedatzen ari dira. Iritzien arteko eztabaida gisa saltzen digute, baina ez, beren izenez izendatu behar dira gauzak: ahots arrazista horiek intolerantzia dira.

Ezkerrari buruz ere kritiko zara.

Ezkerrarekin garatu naiz, borroka esparru komunetan egon gara, izan pobreziaren aurkako borroketan ala feminismoan. Kontua da arrazismoaren aurkako borroketara usu ez direla agertzen ustezko aliatu horiek. Arriskutsua da, eskuinaren diskurtsoa geroz eta gogorragoa den garai honetan ezkerra ez baldin bada mugitzen bidea zabalik uzten diolako faxismoari. Haien burua ezkertiartzat daukaten horiei beren izaerari so egiteko deia luzatzen diet, beren borroka intersekzionalitatetik gogoetatzeko gomita egiten diet. Borroka feminista, klase borroka eta antiarrazismoa, hiruak elkar lotuta doaz.

Nola ikusten duzu mugimendu feminista?

Gauzak mugitzen diren esparru bat baldin badago feminismoarena da. Quebeceko Emakumeen Federazioan inplikatua naiz eta arrazializatuen eta autoktonoen ahotsak batzen dituen Paroles de Femmes Fundazioaren presidentea ere banaiz. Geroz eta aniztasun gehiago sendi da mugimendu feministan, eta noski, ez da gatazkarik gabe egiten: soilik generoan oinarritzen diren feministen eta beste zapalkuntza sistemak kontuan hartzen dituztenen artean ezadostasunak daude. Gatazka horiek mugimenduaren eraldaketaren sintoma ere badira nonbait, ez da txarra. Beste borroka esparruetan baino urrunago gara feministok. Aspaldian hitz egiten da intersekzionalitateaz eta ikuspegi hau benetan gauzatzeko asmoz dabiltza egitura feminista geroz eta gehiago. Dena dela, feminismoa betidanik izan da mugimendu sozialetan abanguardia.

Osasuntsu ote da borroka antiarrazista?

Galdera zaila duzu. Uste dut erantzuna liburuan daukazula. Dirudi mugimendu gisa ez garela aitzinatzen, baina alde guztietarik egiten diren iniziatibak bildu eta hauei begira jarriz erran daiteke borroka aurrera doala. Kontuz, militanteei esker da, nahikeri politikoa maleruski ez delako batere sendi.

Izenaren zama
“Duela bost urte iritsi nintzen Quebecera. Unibertsitatetik pasata, hamabost urteko lan esperientziarekin, lana bilatzen hasi nintzen. Lanik ez nuen aurkitzen, desesperazioa adierazi nion lehen bi urteetan jarraitzen ninduen enplegu kontseilariari. “Arazoa ez da zure curriculuma, zure izena baizik. Alda ezazu eta ikusiko duzu”. Txilekoa zen, etorkina bera ere. Izena aldatu eta ondoko astean lan elkarrizketak nituen. Orduan hasi nintzen militatzen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


'Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak'

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Boubacar Diouf: "'Manteroa' izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe"

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko "auzo patruilak" sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak "irain arrazistak" gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Eguneraketa berriak daude