Bizidunen extintzio masiboan murgilduta gaudela ohartarazi digute hamaikagarrenez

  • Nazio Batuen Erakundeak bildutako aditu talde batek txosten berri batean plazaratu du Lurra planetan bioaniztasunean "aurrekaririk gabeko" atzerakada gertatzen ari dela: milioi bat animalia eta landare espezie gal daitezke datozen hamarkadetan, esan du IPBES Ekosistemen Zerbitzuei eta Biodibertsitateari Buruzko Gobernu Arteko Plataformak. Aspalditik jotako alarmei berme akademikoa ezarri dien arren, ez da segurua  munduak norabidea aldatuko duen.

Etxe-txolarrea: gizakiaren bizimodura hain ondo egokitutako txori hau ere esagertzen ari da hirietan bezala landa eremuko herrietan.
Etxe-txolarrea: gizakiaren bizimodura hain ondo egokitutako txori hau ere esagertzen ari da hirietan bezala landa eremuko herrietan.

IPBESek, 50 bat herrialdetako 145 adituk osatu duten gobernu arteko plataformak, hiru urtetan osatu du 1.800 orrialdeko txostena, egunotan entzundako mezu larria daramana: milioi bat animalia eta espezie dago epe laburrean desagertzeko arriskuan, Lurrak dauzkan zortzi milioi espezieetatik bat. Baina txostenak kalkuluetatik bazter utzitako xomorroak gehitzen badizkiegu, orduan planetako lau espezietatik bat dago galzorian. Esan nahi baita, horiek denak galdu egingo direla, ez delako batere probablea munduak industrializazioarekin eta globalizazioarekin daraman martxa ondoko urteetan aldatzea.

Robert Watson IPBES erakundeko zuzendariak esan du: “Gure eta gainontzeko espezieen bizitzak baldintzatzen ditu ekosistemen osasunak, eta inoiz baino azkarrago ari gara hondatzen ekosistema horiek”. Alegia, espezie bizidunen desagertze edo extintzio masibo batean murgilduta gaudela, dagoenekoz.

Biodibertsitatearen galeraren erantzukizuna ez dagokio soilik ingurumenari: garapenarekin, ekonomiarekin, segurtasunarekin eta balio sozial eta moralekin ere lotuta dago, adituen esanetan.

Aurreko txosten zientifikoek bezala, IPBESen honek ere lehen mailako erruduntzat dauka gizakiok lurzoruak hondatzeko daukagun jokabidea: soro eta zelaiak hormigoiz estali, oihanak eraitsi, padurak lehortu… Horatara garamatzate populazio handitzeak eta gizakien bizi mailaren hobetzea asetzeko planeta osoan nagusitu den nekazaritza industrialak.

Extintzio masiboaren beste lau zio nagusi ere aipatu dituzte adituek: natur baliabideen (meategiak, arrainak, oihanetako zuhaitzak) gehiegizko ustiatzea, kutsadura orokortua (kimikoa batik bat), leku bakoitzeko espezieak suntsitzen dituzten exotiko inbaditzaileak eta, azkenik, klimaren aldaketa. “1980tik –diote adituek– negutegi eragineko gasen isurketak bi halakotu egin dira, Lurreko batez besteko tenperatura gutxienez 0,7ºC berotu da eta plastikoen kutsadura hamarrez biderkatu da.  300-400 milioi tona metal astun, disolbagarri, lohi toxiko eta bestelako hondakin isurtzen dira munduko uretan”.

Gainbehera larri hau gelditzeko oraindik aukera badagoela esan du IPBESeko buru Watsonek aurkezpen ofizialean: “Txostenak dio ez dela berandu auzi honetan gauzak beste modu batera egiten hasteko, baina orain hasi beharra dago, bai maila lokalean, bai globalean”.

Hala ere, hori gerta dadin bete beharreko baldintzak kunplitzen zailak dirudite: “… baldin eta eraldaketa ekarriko duten aldaketak egiten badira, sistema osoa eta faktore teknologiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartuko dituztenak».

Baina, gainera, orain arteko oharrei munduko aginte nagusiek jaramonik egin ez dietenez –honetan bezala klimaren aldaketaren alorrean eta beste askotan-, herritarrak motibo gutxi dauka itxaropenerako.

Izaki bizidunen hondamendiari buruzko ohartarazpenak –zientziaren ikuspegi zorrotzetik egindakoak, alegia, bestelako katastrofismoak alde batera utzita- aspaldikoak dira. Askok ekologismo modernoaren amandretzat daukaten Rachel Carsonek 1962an “Udaberri isila” antologikoan azaldu zuen ordurako abian zegoela extintzio masiboa: “Amerikako Estatu Batuetako eremu gero eta zabalagoetan, hegaztien itzulerak iragarri gabe iristen da orain udaberria, eta, goizean goiz, isiltasun arrotza da nagusi lehen txori-kantuen edertasunak betetzen zituen egunsentietan. Txori-kantuen bat-bateko isiltze hori, gure munduari hegaztiek ematen dioten kolorearen, edertasunaren eta onuraren deuseztatze hori, bizkor eta maltzurki jazo da, eta eragin hori oraindik jasan ez duten herrietako biztanleak konturatu gabe”. Baina munduak business-as-usual jarraitu du ondorengo 60 urteetan eta gaur txorien kanturik ezari gehitu zaio arrainik eza, erleen desagertzea, xomorroen suntsitzea…

Epeak agortuta, kalteak agerian

Egunotan hedabide nagusiek grafiko eta irudi beldurgarriz beteta aipatu dute IPBESen txostena –astebeteren buruan ikus-entzuleei beste irudi are deigarriagoz ordezkatuta ahantzaraziko dizkietenez–; Le Monde Diplomatique aldizkariak halako oroimen ariketa etsitu bat egin du bere webean, irakurgarritzat ekarriz aldizkarian bertan duela 50 edo 10 urte antzeko ohartarazpenez publikatutako artikuluak.

1970ean Jean Dorst ornitologoak Diplo-n plazaratu zuen “Animalia eta landare espezie gehienak mehatxupean daude gizakiaren jokabidearen ondorioz” eta bertan alarma jotzen zuen planetaren hondamendi biologikoaren aurrean, nabarmenduz fauna basatiaren atzerakadak adierazten zuela gizakiari ere helduko zitzaion hondamendia: “Horren azken biktimak geu izango baikara. Gure espeziea da, epe luzera, denetan mehatxatuena. Espero dezagun ez egia bihurtzea J.H. Fabre naturalistak esan zuen hura, gizakia desagertuko zela berak zibilizazio deitzen dion horren gehiegikeriek hilda”.

Egoerak okerragora eginik, askoz geroago, 2007an, Alain Zecchinik idatzi zuen aldizkari berean: “Biodibertsitatearen galerak mehatxatzen du gizadia”.  Tartean hau: “Baina gizakiak pleonexiak jota daude, behar dutena baino gehiago edukitzeko irrikak. Irrazional eta berekoiak dira, zeren eta naturaren ustiatzea ez baita oihaneko bilketaren pareko –honek baimentzen du baliabideen iraupena– baizik eta extraktibismoarena, meategi bat alea erauzi arte ustiatzea”.

Extintzio masiboan murgilduta gaude, eta horren lekuko da adin bateko edozein herritar, umetan ikusitako hainbat txori edo xomorro bere begien aurrean desagertzen ikusi duelako. Euskal Herrian ere bai. Hedabide nagusiek IPBESen txostena ahotan zerabilten egun beretan Gaindegiak berretsi zuen  hartako puntu oso inportante bat, hemen bertan gertatzen ari dena: “Azken 28 urteetan aurreko historia osoan bezainbat lurzoru artifizializatu da Euskal Herrian”. Baina nori axola dio?

Egia da, Extinction Rebellion mugimendua hedatuz doa munduan: Frantzian pestiziden kontra Mitxoletak nahi ditugu kanpaina; ekologistek borrokan darraite; baserritar txiki asko hasi dira beren soroen bioaniztasuna sustatzeko ahaleginean... Baina IPBESeko adituen kontrara, askok uste dute hondamendia saihesteko beranduegi dela, biodibertsitatearen krisia datorrelako klimaren aldaketaren eta energia krisi sakonari eskutik oratuta eta, ondorioz, horien kontra borrokatzea utzi barik, martxan diren kalteetara egokitzen hasi behar dela: Deep Adaptation, sakoneko egokitzapena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan

Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Ekainik beroena izan da aurtengoa mundu mailan, erregistroak daudenetik

Klimari buruzko datuak jasotzen dituen Copernicusen arabera, hamahirugarren hilabetez jarraian errekorra hautsi da aurtengo ekainean. Parisko Akordioan hitzartutako 1,5ºC-en helburua ez da bete eta egoera aldatzen ez bada, errekor negatibo berriak izango direla aurreikus... [+]


Jolastoki berdeagoak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan, klima aldaketari aurre egiteko

Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


2024-06-24 | Nicolas Goñi
Nola saihestu dezakegu aire kutsatuaren murrizteak dakarren berotze efektua?

Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu,... [+]


Eguneraketa berriak daude