Kondairak dionez, duela 2.000 urte baino gehiago, gau batez, Qin Shi Huan Txinako lehen enperadoreak Ilargian zegoela amets egin zuen.
Handik ikusita erresuma berria ahula eta kaltebera iruditu zitzaion, bereziki iparraldeko muga zabalean. Biharamunean erabaki omen zuen hantxe babes artifizial bat eraikitzea eta horrela sortu omen zen Txinako Harresi Handia.
2.000 urte geroago, kondaira horretako elementuak nahastuta, legenda urbano bitxia sortu zen: Txinako Harresi Handia da begi hutsez Ilargitik ikus daitekeen gizakiek eraikitako egitura bakarra. Ilargia zapaldutako astronauta guztiek kategorikoki –eta maiz iseka ukitu batez– gezurtatu arren, legenda oso zabaldua dago oraindik.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.
Txinak tenperatura altuen ondorioz hainbat alerta aktibatu ditu. Europan Caronte antizikloiak eragingo du muturreko beroa, gehienbat Italian.