Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori Txinan asmatu zen duela 2.500 urte baino gehiago. Azkar eta baldarki ulertzeko: maila jasoagoko xake bat litzateke. Hain zuzen ere, AEBek jolasten dutenaren kontrakoa da.
Pokerrak oso epe laburrak ditu. Ez duzu estrategia konplexu luzerik. Esku bakoitzak minutu bat hartzen du. Hori da Sachsen esanetan AEBetako pentsamoldea Nazioarteko Harremanetan, esku bat bota, irabazi/galdu, eta azkar ekiten dio hurrengoari, zerotik hasita. Baina nola jokatzen da? Funtsean, iruzurrean eta harrokeriatan oinarritzen da, ez dago kalkulu korapilatsuan edo lerro estrategiko luzeetan oinarrituta, Go jokoan edo xakean bezala. Horren antza du AEBetako kaosaren “estrategiak” azken hamarkadetan: herrialde hau bonbardatu, beste hau inbaditu, hurrengoa suntsitu, honetan estatu kolpea antolatu, beste horretan gerra bat piztu eta elikatu, hemen santzioak eta han enbargoa jarri, eta, nola ez, guztientzako merkatu librea aldeztu ostean, orain aduana-zergak inposatu.
Washingtonen, erabakien eta egintzen arteko epe luzeko irakurketa estrategiko falta nabaria gailentzen da. Halere, munduko lehenengo potentzia zarenean eta zure propaganda makinerian konfiantza osoa duzunean, pentsatzen duzu zure poker jokoa xakea edo Go-a baino hobea dela edo, gutxienez, uste duzu hori saltzeko gai zarela. Izan ere, AEBek praktika handia dute horretan, Edward L. Bernays-ek, propaganda eta pertsuasioaren (manipulazioaren) maisuak, argi utzi zuen bezala Propaganda (1928) liburuko lehen lerroetan:
Arazoa da pokerrean arrisku handiak hartzen dituenari oso lagungarri zaiola bere etsaien psikologia ezagutzea, eta Washingtonen, antza, urteak daramatzate ulertu gabe txinatarren psikologia
“Masen ohitura eta iritzi antolatuen manipulazio kontziente eta adimentsua elementu garrantzitsua da gizarte demokratikoan. Gizartearen mekanismo ezezagun hori manipulatzen dutenek gobernu ikusezin bat osatzen dute, gure herrialdeko benetako botere agintaria dena. Gobernatuak gara, gure izpirituak moldatuak, gure gustuak eratuak, gure ideiak iradokiak, hein handi batean sekula entzun ez ditugun pertsonengandik. Gure gizarte demokratikoa antolatzeko moduaren emaitza logikoa da”.
Arazoa da pokerrean arrisku handiak hartzen dituenari oso lagungarri zaiola bere etsaien psikologia ezagutzea, eta Washingtonen, antza, urteak daramatzate ulertu gabe txinatarren psikologia eta Go jokoa. Trumpen mehatxuak eta aduana-zerga iragarpenek ez dute Pekin izutu. Akaso, bere “aliatu” edo “menpeko” bezala definitzen dituen herrialdeak koldartuko ditu eta gutxi batzuk Washingtonen esanetara jarri; baina herrialde gehienek ez diote bizkarra emango munduko lehenengo ekonomia produktiboari, Txinari, alegia.
Txinako kanpo esportazioen %12 AEBetara doa (BPGren %2,3), ordezkagarria dena Latinoamerikan, Afrikan eta Eurasian irekitzen ari zaizkion merkatuekin. Arazo handiagoak AEBek izan ditzakete: nola ordezkatuko ditu Txinatik AEBetara iristen diren esportazioen %90 (teknologia, energia berderako produktuak, bateriak…)? Horietako asko ezinbestekoak dira iparramerikar produktuak fabrikatu ahal izateko. Aldiz, Txinak AEBetatik inportatzen dituen produktuen %70 nekazaritza produktuak eta energia dira, erraz ordezkatzeko modukoak beste herrialdeetatik. Gauzak horrela, galdera zera da: Washingtonek jokoa aldatu eta harrokeriatan ibiltzeari utziko dio edo pokerrean jarraituko du munduan, eta bere etxean anabasa zabaltzen?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]