Insomnioaz

Gauza jakina da: insomnioduna naiz, eta aholku guztien kontra, sakelako telefonoa izaten dut mesanotxean. Alberto Pradilla eta Elizabeth Macklinen desorduetako –niretako, ez haiendako– postekin ez banaiz lokartzen, bada TL bat hutsezina dela: Jon Iñarriturena. Izugarria da bere etorria eta izugarria –oraingoan literalki– gizon honek sorrarazten dituen maitasun, miresmen, desira eta sedukzio mezuak, ezkonduta ote dagoen galdetzeraino –eta berak erantzun, hori ere esan beharra dago–. Pello Urzelaik beti esan ohi du hauteskundeak ez direla Twitter bidez irabazten, eta nago arrazoi duela horretan. Hauteskunde egunerako berdin jarrituz gero, ordurako aise izango ditu milaka jarraitzaile gehiago, baina susmoa daukat proportzioan askoz gehiago direla jarraitzaile katalanak –edo estatukoak, nahi baduzu–. Eta, horiek ez diote bozik emanen. Ez dut ukatuko bizkaitarren dotorezia eta erakargarritasuna; areago, bat egiten dut hein handi batean, baina arriskua ikusten diot horrelako soslaia dutenei: gehiago daudela Euskal Herritik kanpokoari adi, eta berdin gisan, hangoak direla jarraitzen dutenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2019ko apirilaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude