Badira gurean kirol arloko kalitatea hobetzeko hartzen ari diren hamaika neurri, dela maila eta eremu ezberdinetako teknikarien formakuntza minimoak zehazteko eta horien profesionaltasuna bultzatzeko, dela osasun arloko profesionalen kirol esparruko espezializazioa sustatzeko. Aipatu neurri horiek guztiak, azken batean, kirolarien ongizatea bermatzera bideratuta daude.
Demagun gure semeak edo alabak zelaian txorkatila apurtzen duela; edo buruan hartu duen kolpe baten ondorioz konortea galtzen duela; onargarria irudituko litzaiguke diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena medikuntzan lizentziatua ez den norbaitek egitea? Zergatik ez dugu orduan irizpide berbera aplikatzen psikologiaz ari garenean?
Kirol psikologia diziplinaren ezagutza ezari, eta ikasleentzat praktika aukera ezari, coach delako figura gehitu behar zaio. Egun, etengabe aurkitzen ditugu kirol coach-en zerbitzuak jasotzen dituzten kirol elkarteen adibideak
Esan liteke, gure testuinguru geografikoan nahiko berria dela kirolaren psikologia diziplina, nahiz eta beste herrialdeetan baduen tradizio handiagoa. Alabaina, ezagutzen ditut kirola maitatu eta arlo horretan espezializatu ziren (ginen) psikologoak, arlo horretan lan egiteko saiakera handiak egiten dituztenak. Batzuek beste batzuek baino zorte handiagoa izan dute, lan horretan sinetsi duten kirol elkarteekin topo egin dutelako. Alabaina, benetan zaila suertatzen da oraindik gure artean normalizatuta ez dagoen diziplina honetan jardutea. Are eta gehiago, psikologiako ikasleentzat praktika aldia kirol arloan egiteko aukerak topatzea. Izan ere, unibertsitateak –zentzuz– ezartzen duen irizpide bat da ikasleek praktikak egiten dituzten kirol entitateetan psikologo bat egotea tutore. Tamalez, psikologo gutxi daude arlo horretan, eta ikasle askok beste esparru batzuetan egin behar izaten dituzte praktikak.
Kirol psikologia diziplinaren ezagutza ezari, eta ikasleentzat praktika aukera ezari, coach delako figura gehitu behar zaio. Egun, han eta hemen, etengabe aurkitzen ditugu kirol coachen zerbitzuak jasotzen dituzten kirol elkarteen adibideak. Coachinga psikologiaren alderdi bat da, pertsonen kudeaketarako hainbat abilezia eta baliabide eskuratzea ahalbidetzen duen metodologia. Kirol arloko psikologo asko coachak ere bagara, aitzitik, coach diren guztiak ez dira psikologoak. Hots, ez dute unibertsitateko aitorpen akademikoa jaso psikologiako teknikak pertsonekin aplikatzeko. Guk kirol arloari kalitatea emateko lanean jarraitu nahi dugu, goi-mailako kirolaz harago, hastapenean, zahartzaroan, lesioen prebentzioan, aniztasun funtzionalean, inklusioan, genero harremanetan, eta abar, pertsona guztien ongizatea bultzatzeko. Hala ere, psikologoez gain, ondo legoke lan horiek egiteko pertsonen aukeraketan parte hartzen dutenek ere hausnarketa hau egitea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]