Change the change. Lerroburu hori jarri diote Donostian antolatu den Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentziari. Hiru egunetan, bertoko eta nazioarteko adituak elkartuko dira “historia arrakastatsuak eta “negozio-eredu berriak” aurkezteko eta klima-aldaketaren ondorioen aurrean gizarte gisa ditugun erronkez eztabaidatzeko. Programan, hizlari nagusien artean, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko diputatua, Ignacio S. Galán, Iberdrolako presidentea eta Gonzalo Sáenz de Miera, Iberdrolako Klima Aldaketako zuzendaria, Ernesto Gasco, Donostiako alkateordea eta Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako Espainiako ministroa. Sarrera arrunta 180 euro eta 100 euro ikasle eta langabetuentzat. Ez dut dudarik orri asko beteko dutela komunikabide mainstream-etan baina nire buruari galdetzen diot, pertsonaia horiek eta ordezkatzen duten enpresa eta interesak klima arazoaren parte dira ala soluziobidearena?
Iberdrolako zuzendaria eta AHT, erraustegia, superportuak, Coke, errepide eta azpiegitura berriak, instituzio politiko eta enpresetatik defenditzen dituztenak, ez daude justizia klimatikoarekin lerraturik, sistemaren parte dira
Iberduero kanpora! Hala kantatu du urte luzeetan euskal mugimendu antinuklear eta ekologistak Lemoizko aferan. Al Gorek, Nobel saridunak, aldiz, Bilboko Guggenheimean euskaldunok zorte handia genuela esan zigun. Aldaketa klimatikoari ekiteko Iberdrola eta Gamesa tresna oso baliotsuak baitira, bere ustez. Gamesa duela gutxi Siemens alemaniarrari saldu diote eta nire aburuz, Iberdrola dugu arazoaren parte (nagusia) eta ez soluzioarena. Espainiako Estatuaren CO2ko isurketen %1aren erantzulea da. Beste multinazional batzuek gehiago kutsatzen dute, noski, Endesak %10, Gas Natural, EDP eta Repsol-Petronor hirukoteak %3 bakoitzak. Cepsa, Cemex, ArcelorMittal, Viesgo eta Cementos Portlandekin batera, hamar enpresa horiek heren bat sortzen dute (%28). Erantzukizun oso nabarmena, aldaketa klimatikoan.
Klima ez, sistema aldatu! Hau da justizia klimatikoaren leloa mundu osoan. Kapitalismoaren eredu soziala gainditzeko eredu energetikoa aldatu beharra dago eta trantsizio energetiko hori egitekotan aldeko eta kontrako indarrak eta eragileak borrokan gaude. Iberdrolako zuzendaria eta AHT, erraustegia, superportuak, Coke, errepide eta azpiegitura berriak (Araban, Barroneko urtegia, azken alea dugu), instituzio politiko eta enpresetatik defenditzen dituztenak, ez daude justizia klimatikoarekin lerraturik, sistemaren parte dira. Behetik sortzen diren aldaketak, jende asko biltzen dutenak lotu behar ditugu eta bidaia luze horretan instituzio eta enpresen munduan aliatuak egon badaude, zorionez. Change the change moduko ekimenek ez dute ezer aldatzen/ekartzen... Sistema bera irauteko egiten dira. Zoritxarrez!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]