Araban, eta Euskal Herrian orokorrean, ez dira soilik piperrak, babarrunak edo patatak ekoizten. Armak ere ekoizten dira, eta nola gainera: euskal industria militarrak 500 milioi eurotik gorako irabaziak ditu urtero, besteak beste, AERNNOVA edo ITP enpresei eta erakunde publiko eta pribatuen konplizitateari esker. Etxe ondoko enpresetatik Turkiara, Israelera edo Saudi Arabiara esportatzen diren ‘Eusko Label’ armak dira.
Babarrunak, sagardoa, orburuak, patatak, ardoa, piperrak… Eta armak. Euskal Herrian ere armak ekoitzen dira, gerrarako armak, pertsonak hiltzen dituzten arma horiek: ‘Eusko Label’ armak. Eta uste baino arma gehiago ekoizten dira gurean, etxe ondoko fabrika eta enpresetan, baina instituzio eta alderdi ezberdinen konplizitatearekin.
Euskal industria militarrak 500 milioi eurotik gorako irabaziak ditu urtero. Hala ere, zifra asko ezkutatzen dituzte enpresa ezberdinek, beraz, irabaziak askoz gehiago izan daitezke. Gaur egun, 100 euskal enpresa baino gehiagok haien produkzio osoa edo zati bat armen ekoizpenera bideratzen dute, haietako batzuk Espainiako sektore militarrean garrantzitsuenen artean daudenak. Besteak beste, adierazgarrienak hurrengoak dira:
Hori gutxi balitz, produkzioaren %80a baino gehiago esportatu egiten da. Gehiengo, Europako herrialdeetara NATO, MEB eta beste gerra operazio batzuetan erabiltzeko. Beste zati bat gatazka eta zapalkuntza herrialdeetara bidaltzen da, hala nola, Saudi Arabia, Turkia, Israel edo Egiptora.
Datuak mahaiaren gainean jarrita, zenbait elkarte eta kolektibok –Askapena, Bake Ekintza Antimilitarista, Bardenas Libres, Emakumeok Gerraren Aurka, Gasteizkoak, Greenpeace, Iruña Harrera Hiria, KEM-MOC, La Guerraz Empieza Aquí, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OXFAM Intermon, SETEM eta batzea espero duten beste askok- euskal instituzio publiko eta pribatuen “inplikazioa eta hipokresia” salatu dute Gasteiz Zapateneo gunean egindako agerraldi batean.
Unibertsitateek, Lanbide Heziketako zentroek eta ikerkuntza zentroek, adibidez, produkzio militarra areagotzeko ikerkuntza lanak egiten dituztela salatu dute. Eusko Jaurlaritzak, berriz, babesa eta diru publikoa eskaintzen dio euskal industria militarrari: “Gastu militarrean etengabeko gorakada duten aurrekontu ofizialak babestu, onartu eta finantzatzen ditu, baita industria militarrarentzako dirulaguntzak bideratu ere”.
Modu berean, zenbait banku-erakundek (BBVA nagusi) armagintza industria finantzatu eta bertan inbertitzen dutela gaitzetsi dute. Zentzu honetan, zenbait alderdi politikoren ordezkarien hipokresia salatu dute, “sektore militarra bultzatu eta eta finantzatzen duten enpresariak jendaurrean goratu eta aitortzen dituztelako”.
Insituzioei ez ezik, sinatzaileek ere jendarteari dei egin diote gerraren inguruan dagoen konplizitateari buruz hausnatu dezan. “Nola liteke euskal futbol talde baten lehendakaria, Errealarena, gerra-tanke fabrika baten zuzendaritzako kide izatea? Nola liteke fabrika mota honetako jabeek –Aperribay, Sendagorta…- instituzio publiko eta pribatuen sari eta goraipatzeak jasotzea?”, galdetu dute.
Bestalde, gerraren negozioak milioika pertsonen bizitzen “ondorio ezin latzagoak” uzten dituela gogoratu dute: heriotza, suntsipena edo etsipena jarri dituzte adibidetzat. “Emakumeak eta umeak dira kaltetuenak, bortizkeria sexual sistematikoa gerra arma bezala erabilia delarik”.
Gatazka armatuek, batez beste, 150.000 heriotza eragiten dituzte urtero. 70 milioi pertsonek euren etxetik ihes egin behar izan dute biziraun ahal izateko. Gehienak inguruko herrialdeetan geratzen dira, baina horietako gutxi batzuk bidaia gero eta luze eta arriskutsuagoak abiatzen dituzte. “Gurera iristen direnean kriminalizazioa, jazarpena eta muturreko pobreziarekin egiten dute topo”.
Sinatzaile guztiek, euskal industria militarraren produkzioaren birmoldaketa aldarrikatu dute egoera honi buelta emateko. “Produkzio honen helburua erabilpen zibila izatea, irizpide etiko, jasangarri eta solidarioak jarraituz eta bizitza erdigunean jarriz”. Eta instituzioei ere “gure herrira etortzen diren guztiei harrera duina” egiteko baliatu dute agerraldia: “Gure lehergailuek milaka pertsonen ihesaldi behartua eragiten badute, harrera herria izateko betebeharra dugu”.
Hau guztia hobeto azaltzeko, datozen asteetarako jardunaldi ezberdinak antolatu dituzte antolatzaileek, Gasteizen burutuko direnak:
Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]