“Azkena izango al da” zioten 1919an, mende bete geroago gerrak jarraitzen du

  • Zeruko Argia sortu zelarik 1919an, I. Mundu Gerra birrintzailetik sendatzen hasi berria zen planeta. Espainiak gerra hartan zuzenean eskurik sartu ez zuenez, Hego Euskal Herriko enpresek Europara produktu gehiago esportatzeko abagunea baliatu zuten. Aldiz, Iparraldeko familiek larrutik pagatu zuten munduko potentzia handiek beren nagusitasuna jokatuz Europan eragin zuten hekatonbea. Ehun urte geroago, gerrak dira munduko errealitate konplexuaren datu garrantzizkoenetakoak.

Soldadu frantsesak erasoan I. Mundu Gerrako gudu batean, Pas de Calais departamenduan.
Soldadu frantsesak erasoan I. Mundu Gerrako gudu batean, Pas de Calais departamenduan.

Oro har Europatik eta mundu aberatsetik aparte gertatzen dira gaur sarraski gehienak, nahiz eta tarteka zipriztinak helarazi gureganaino, herenegun New York eta Londresera, atzo Bartzelona eta Parisera, berrikitan Estrasburgora… Zertan aldatu da gerra mende honetan?

Bruno Cabanes frantsesak aurten plazaratu du Gerraren historia XIX mendetik gaur arte liburua. Elkarlanean jarri dituzte zortzi herrialdetako ziento erdi historialari, soziologo, antropologo, politologo eta artearen aditu, aztertzen gatazka armatuen transformazioa bai fronteei –daudenean– eta bai atzegoardiari dagokienean, eta beren eraginak gizarte, kultura, ekonomia eta politikan baina baita ere ekologian, erlijioetan eta giza-soinetan.

Mende batean gerraren bilakaerak aldatu ditu gudariak, beren kodeak eta beren arrazoiak. Derrigorrezko soldadutzak aspaldi ekarri bazuen zibilen eta militarren arteko bereizketaren ia desagertzea, biak erabat nahasi ziren boluntario iraultzaile mota berriak azaldu zirenean. XIX. mende amaierako garapen industrialak eta teknikaren aurrerapenek gatazka armatuen suntsiketa ahalmena errotik itxuraldatu zuen.

Hamarkada batzuetan, pasatu gara infanteriaren eraso masiboak ikustetik bonba nuklearrera, eskualde jakinetara mugatutako liskarretatik mundu gerretara. Eta arras konplexuagoak dira gaur gudarien bezala zibilen aurpegiak, irudiak eta esperientziak. Aldaketa guztion mamiak laburbildu ditu obraren zuzendari Cabanes doktoreak liburuetan berezitutako La Vie des idées webgunean. Elkarrizketa horretatik eta Mediapart guneari eskainitakotik laburbildu dugu gerraren mende bateko bilakaeraren historia.

XIX. mendeko gerrek segitzen dute gutxi-asko Clausewitz teorikoak XVIII.ean zabaldutako eredua: estatuen arteko gerrak, gehienetan lurralde gatazken inguruan. Herritar-gudariz osatutako armadek egiten diote elkarri borroka gudu zelaia den espazio fisiko mugatuan eta denboraldi mugatuan, izan zitekeen egun bat edo gehiagokoak. Horra gerraren eredu klasikoa, XIX. mende osoan ikusi zena. Eredu hori krisian sartu zen 1914an lehertutako I. Mundu Gerran, batailen erabateko itxuraldaketarekin.

Soldadu britainiarrak alemanek preso hartuta Frantzia Iparraldean.

Batetik, guduak pasatu ziren hilabeteetan luzatzera eta borrokan ari ziren gizonen egoera ere erabat aldatu zen, amaitu zen ordu batzuetan gogor borrokatu eta gudu-zelaitik erretiratzen ziren garaia: orain lubakietan iltzaturik geratu behar zuten egun, aste eta hilabete luzeetan, lokatz eta izotzetan hiltzeko zorian. Arma berriek, izan gas, artileriaren obus edo bala, zauri larriagoak eragiten zituzten, ikaragarriagoak, gorputzak desagerrarazterainokoak. Guduen heroikotasun klasikoak han amaitu ziren betiko.

Gerra eredu klasikoaren bigarren krisi handia II. Mundu Gerrarekin iritsiko zen: 1945, lehen bonba atomikoaren leherketa. Jendeak masa handitan hiltzeko gaitasun harrigarria erakutsi eta gizadi osoa suntsitzea posible dela konstatatu zuen. Lehenbiziko aldiz gerra bateko gertakizun nagusia batailarik gabeko une gako batean gertatzen da. Eta hori gutxi balitz, urte berean hasten da zabaltzen gerra formatu berri bat, insurrekziozko gerra, gerrillen gerra.

Gerrillak eta insurrekzioak dira gaur egungo gerra formaturik hedatuenak, eta justu horrek bihurtzen ditu hain ulergaitz. 1950 eta 1960ko hamarkadetan, Gerra Hotzaren amaiera arte, eredu klasikoek balio zuten fenomeno berriak ulertzeko. Baina gaur egungo gerrak eta beren biolentzien dinamikak konprenitzeko gerraren historialariek gero eta gehiago jo beharra daukate antropologo eta etnologoengana.

Nagasakin 1945an AEBk jaurtitako bonba atomikoaren 'onddoa'.

Gatazka armatuak goxatu egin ote dira azken mende honetan? Ez, gerrak erradikaltzera jo du, zalantzarik gabe dio Cabanesek. Zergatik? Hasteko, guda egiteko baldintzak errotik aldatu direlako. Gudariek aurre egin behar diete arma berriei, artilleria izugarri bortitzei, gasei… Soldaduen gorputzek arrisku gogorragoak jasaten dituzte gaur XIX. mendean baino. Bigarren aldaketa handia, zibilen kontrako bortizkeriak: XX. mende hasieran zibilak ziren gerren biktimen %10-%20, II. Mundu Gerran %65, gaur egun %90 dira. Hirugarren aldaketa bortizkeria ideologikoetan datza, gerrak gero eta gehiago daude oinarrituta sustrai ideologikoak (etnia, arraza…) dituzten gorrotoetan, eta hau ere nahiko berria da.

Gainera, gero eta zailago bihurtu da bereiztea estatu barruko gerren eta kanpokoen artean, horra brutalizazioaren eredu famatua. Mundu gerra bat luza daiteke, esaterako, ondorengo gerra zibiletan.

Aldi berean, egia da jendeek erakutsi dutela gerra eta bere krudelkeriak arautzeko nahikeria. Horrela eraiki ziren zenbait arautze XX. mendean, nazioarteko hitzarmenetan bilduak batzuk eta beste batzuk kode militarretan. Hala ere, Hagako, Genevako eta antzeko arauek –biktimei, zibilei, zaurituei edo presoei buruzkoek–, Mendebaldeko jendeentzako baizik ez dute balio izan.

Gaur egun egoera paradoxiko batean bizi gara. Soldaduak desagertzen joan dira espazio publikotik, gutxienez XX. mende erdi aldean ezagutzen genituen soldaduak, desfileak, erakusketa handiak, uniformeak, derrigorrezko soldadutza… Gaur operazio antiterroristetan agertzen direnean harritu egiten dira herritarrak.  Baina, aldi berean, gizartea militarizatzen ari da. AEBetara baldin bazoaz, armadaren irudia denean ageri da. Gerraren bortizkeria etengabe daukagu presente telebista pantailetan, film, joko eta entretenimenduetan. Hainbesteraino saturatu gaituztenez, bortizkeria banalizatzera iritsi gara eta azkenerako herritarroi erreakzionatzeko ahalmena kendu digute. Eta are kezkagarriagoa, atzerriko gerretan –izan Iraken edo Afganistanen– erabiltzeko ekoiztutako armak orain etxean hasi dira usatzen metropolietako poliziak.

Droneen erabilera da azken aldiko berritasunik handiena, eta hainbat kezka eragiten ditu. Droneak gai dira askoren artean harrapakin zehatz bat identifikatu, sarritan programa informatikoen bidez, eta hiltzeko honek erantzuteko aukerarik eduki barik. Bestetik, aurkitzen ditugu jende normalak goizean jaiki eta lasai ederrean bulego batera doazenak beren lan ordu batzuetan hiltzera milaka kilometrotara dauden beste jende batzuk, eta hau ere berria da.

Gaurko drone bat erasoan. Eskifaiarik gabe gerrarako erabiltzen diren hegazkin berrien artean, ‘MQ-9A Reaper’ da drone eraginkorrenetakoa, misilik aurreratuenak jaurtitzeko prestatua.

Honek guztiak bakearen eta gerraren artean bereiztea zailtzen du. Gerra hainbeste aldatu denez, gerra saihesteko prebentzio lana ere konplikatuagoa da. Etika aldetik, arriskua ere badago gerra hutsaltzeko, azkenean gerra deitzeko edozein gatazkari. Uneotan arazo handienetakoa da gerra hasteko edo amaitzeko errito guztiak desagertu direla. Antzina, gerran sartu aurretik deklarazio bat zegoen, parlamentuaren onarpena eta abar. Orain gerran sartzen gara kasik oharkabean, herritarren ordezkariei  kontsultarik egin barik. Gerra hasterako, lehen herritarren mobilizazioa deitzen zen. Frantziak azken aldiz 1939an egin zuen mobilizazio deia, AEBek 1942an… ikusi bata bezala bestea geroztik zenbat gerratan sartu diren.

“Gerra amaitzea”, berriz, gero eta gutxiago aipatzen dute historiagileek –Cabanesek dioenez– “gerratik irtetea” baizik. Hori hala da gerraren eta bakearen arteko porositateagatik, une batean bata dagoen ala bestea zehaztea oso zaila bihurtu delako. Herritarren artean izu berriak eragiten dituen terrorismoaren gaia ere hor dago: nola sailkatu hori, nola definitu, zein estatus eman erasotzen gaituenari, zein legeren arabera epaitu zaurituak edo preso hartuak? Gudarien desmobilizatzea ere arazoa da gaurko gerretan, estatuen arteko gerra klasikoetan hori prozesu ezaguna zen, baina gaurkoetan? Haurrak ere erabiltzen direnean guduetan, nola desmobilizatu behar dituzu haur soldaduak?

XXI. mendean, horra beste mutazio bat,  potentzia handiek beren gerretarako gero eta gehiago mertzenarioak kontratatzera jo dute eta honekin historian berrehun urteko jauzia egin dugu atzera, gerra kontrata pribatu handien esku utziz antzinako errejimenaren tresna bat berreskuratu dugu.

Baina historia zirkularra izan ez arren espiralean garatu ohi denez… horra Mendebaldeko potentziak nola hasi diren berriro soldadutza unibertsala ezartzen. Emmanuel Macronek hori bertsio light batean egin duelako edo, gure inguruetan ez da protesta antimilitarista ozenik entzun. Helduko da hori ere. Agertuko diren bezala gerretako ahaztu aipa ezinak, desertoreak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


Eguneraketa berriak daude