Mona Chollet (Geneva, Suitza, 1973) Le Monde Diplomatique egunkariko kazetaria eta saiakera idazlea da. Frantzian salgai dago irailaz geroztik bere azken lana: Sorcières – La Puissance invaincue des femmes (Sorginak – Emakumeen garaitu gabeko indarra). Europako sorgin ehizaren garaiko herentzia patriarkala gaur egunera ekarri du. Galdera bat bota du: zergatik dira zalantzan jarriak emakume independenteak, adinekoak eta umerik ez dutenak?
Revue Ballast hedabideak argitaratu du Cholleti egindako elkarrizketa. Horko zati bat ARGIAra ekarri dugu El Salto hedabidearen bitartekaritzari esker.
Izenburua izenburu, zure liburuak pixka bat baino ez du hitz egiten sorginei buruz. Sorginak, ezer baino gehiago, irudi bat dirudi, hainbat motatako emakume estigmatizatuak imajinatzeko lagungarri.
Ez naiz historialaria eta ezingo nintzateke saiatu sorgin ehizaren historia egiten. Historialari emakumezkoen eta gizonezkoen lanak irakurri ditut, baina, hain zuzen, garai hartan jazarri zituzten emakume motak (geroago aletu ditzakegu) aletzea interesatzen zitzaidan: ezkongabeak, alargunak, bere ugalketa kontrolatzen zuten emakumeak, adineko emakumeak.
Emakume mota horiek estigmatizatuta, emakume guztiek nolakoak izan behar zuten birformulatu zuten. Sorgin ehizaren bidez hainbat motatako jokaerak debekatu ziren, eta muturreko indarkeria erabili zuten zapalkuntzarako. Ehiza horien ondorioek gizarteko emakume guztiengan izan zuten eragina: ikerketez eta torturez harago, emakumeek etengabeko mehatxua jasan zuten, arauak betetzeko agindu moduko bat.
Emakume batengan onargarria zer den eta zer ez den irudikatzerakoan horrek guztiak eragin diziplinario indartsua izan zuela uste dut. Hasteko, debekua indarkeria eta errepresioa erabiliz ezarri zen, eta ondoren, XIX. mendetik aurrera, nolabaiteko losintxaren bidez. Emakumeen heziketak beste norabide bat hartu zuen, justifikazio moral eta medikuak erabiliz. Sorgin ehizaren bidez oso modu bortitzean hasitako heziketa prozesua era goxoagoan egiten jarraitzeko modua zen.
Hiru eratako “sorgin” jazarriak zirriborratzen dituzu: emakume independenteak, umerik ez daukaten emakumeak, eta emakume zaharrak. Emakume independentearen barruan sar genezake etxeko eremuan ez dagoen emakumea? Sorginak, etxeko eremura lotu ohi diren objektuak, adibidez erratza, eraldatzen ditu.
Bai. Nolabait esatearren nire Chez soi. Une odyssée de l’espace domestique lanaren (Etxean. Eremu pribatuaren odisea) jarraipena da. Sorgin ehiza emakumeak lanbide ugaritatik egotzi zituzten garaia da, ama rola eta etxeko eremua ezarri zitzaien. Emakumeak independente izatea eta bizitza sozialean parte hartzea gaizki ikusiak daude.
“Ezkongabeak, alargunak, ugalketa kontrolatzen zuten emakumeak eta adinekoak estigmatizatuta, emakume guztiek nolakoak izan behar zuten birformulatu zuten”
Atalburu oso bat haurrak ez izateko hautuaz idatzi duzu. Mugimendu feministaren goiburu ospetsua da “Umea nik nahi badut, nik nahi dudanean”, eta zuk goiburuaren lehenengo zatiari baino ez diozu erreparatu. Tabu bat eraso duzula uste al duzu?
Gaiaz hausnarketa gabezia dago. Amatasuna gaitzesten duten eta amatasunari herra izatea bultzatzen duten feminista zitalez sarri halako irudikapena egiten da. Egiaz, testu feministek gutxi hitz egiten dute amatasunaz. Umerik ez izatea ez da hainbeste babestu den aldarrikapena.
Gatazka eragin duten norbanakoen jarrerak aurki daitezke: Erika Jong feminista estatubatuarrak kontatu izan du batzar feminista batean bere poema bat irakurri zuela. Poemak bere bizitzan amatasunak izan zuen garrantziaz hitz egiten zuen, eta batzarrean entzuleek txistua jo zioten. Emakume haiek diskurtso usatua entzun zutelako haserretu ziren, baina nahiko jarrera itsusia izan zuten. Bakoitzaren bizipenak errespetatu behar dira, hor egon daitekeen edo egon ez daitekeen desioa, alegia. Bi aukerak errespetatu behar dira. Alabaina, niri orokorrean gutxi garatzen den diskurtsoa garatzea iruditzen zitzaidan garrantzitsua: umeak ez izateko erabakia.
Ume bat nahi izatea erraietan dakargula esaten zaigu, ez dagoela zalantzan jartzerik. Halaz ere, guk erraiak dauzkagu eta ez dugu umerik nahi. Diskurtso horrek presio soziala bazter uzten du, presioa sena deitzen dioten horren pean estaltzen da. Gure gizartean haurrak izan ala ez izan erabaki dezakegu… baina izateko baldintzapean. Gure buruari galde geniezaioke zergatik dagoen halako zentsura soziala, zergatik umeak izatea lehenesten den aukera naturala den, eta era berean lurra gainpopulatuta dago, planetaren etorkizunak beldurra ematen du alde batetik edo bestetik begiratu. Haurrik izan nahi ez duten emakumeen aurrean ematen diren erantzunek erakusten dute zenbateraino hartzen diren emakumeak esentzia bakarraren ordezkari. Umeak izan nahi ez dituen emakumeak zera entzungo du: “A, baina nahi eta ezin duten emakumeengan pentsatu beharko zenuke”. Zein da harremana? Hori esatea emakumeak gehiago edo gutxiago trukatu litezkeen izakitzat hartzea da.
“Denok zahartuko gara, baina gure gizartean emakumeak ez dauka ondo zahartzeko
modurik”
Gizarteak desioak nola eraikitzen dituen hitz egin duzu, baina baita “erloju biologikoaren” inguruan dauden mamuei buruz ere.
Horrek emakume zaharraren eta haurrik gabeko emakumearen estigmatizazioa zeharkatzen ditu. Erloju biologikoaren ideiaren bidez ziurrenik emakumeak gehiegizko presiopean ezartzen dira: ama izan behar dutela errepikatzen diegu etengabe, bizkor ibiltzeko, bestela ezinezkoa izango dela, patua galduko dutela.
Presio sozialak emakume guztiengan gauzatzen dira, klase sozialak gorabehera?
Orokorrean bai. Nola ez, goi klaseetako emakumeek ondo elikatzeko baliabideak dituzte, osasun ona izateko, zaintzeko. Gorputza gazte eta osasuntsua erakustea, sarri, ezaugarri sozial oso indartsua da. Baina horrek presio sozial oso handia ere eragiten du. Orokorrean, uste dut klase sozial guztietako emakumeek sentitzen dituztela halako aginduak.
Zuk emakumeez orokorrean hitz egin duzu, beste batzuek berriz, Redfern Barrett idazle britainiarrak adibidez, sorgin queer-ean jartzen du fokoa.
Emakume guztioi dagokigula uste dut. Oso erraza da sorgina izatea. Gizartean bidea hain da estua emakume onargarria izatea nahi denean (posible da?): ezinezkoa da noizbait sorginaren rolean ez aurkitzea. Bestela, izaki bortxatuak eta lotuak gara, berezko ezer ez dugunak. Agian, emakume zaharrak dira kategorizazio horri gehien aurre egin behar diotenak. Denok zahartuko gara, baina gure gizartean emakumeak ez dauka ondo zahartzeko modurik.
Zer esango zenieke sorgin ehiza gertakizun historiko nagusitzat hartzerik ez dagoela diotenei, hala hartzeko biktima nahikoa ez dagoela argudiatuta?
Europan 50.000 eta 100.000 biktima artean egon zirela kalkulatzen da. Alabaina, zifra zalantzagarria da, eta ez dira kontuan hartzen hil ez zituztenak baina bai lintxatu, erbesteratu eta bere buruaz beste egin zutenak. Ez dut uste hildako kopuruak zehazten duenik gertakariaren garrantzia. Torturen eredugarritasuna biktima zuzenez askoz harago heldu zen. Eredugarritasun horrek gizarte osoari eragin zion iruditeria moldeatu zuen, eremu geografiko zabalean, aldi luze batez.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]