Neoliberalismoak euskarari (eta II)

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hizkuntza-liberalismoak Euskal Herrian baditu jarraitzaileak. Ideologia horren erakusle duzue orain hiru urte Gipuzkoako udal kozkor batean gertatutakoa. Batzorde batean, galdera euskaraz egiten hasi zen herritarrari jarduna moztu eta gaztelaniaz egitea eskatu zion euskarako zinegotziak, bileran euskaraz ez zekien jendea bazegoela esanaz. Berriki ere, neuri erantzun dit gure hiriko euskarako zinegotziak ezin dudala pretenditu herritarrekin egiten diren udalaren batzarretan itzulpeneko sistemak erabiltzea, “horretarako behar dugu Euskaraldia” (hitzez hitz).

Ezaguna da ere funtzio publikoan euskararen beharra zalantzan jartzen ari direnen leloa. Berriki, batek liburua argitaratu du eta adierazi du: “Ez da behar inolako araurik funtzio publikoko sarbidean. Inolako esku-hartzerik gabe lortu beharko litzateke oreka, gizarteko euskaldunen eta lan publikoetakoen artean”. Alderdi berekoak dira honakoak esan dituztenak ere: “Euskaraz bizitzea ez da oinarrizko eskubidea, hautu pertsonal hutsa baizik”; “euskararen inguruko adostasun soziala eta gizarte hausturarik ez izatea aldezten ditugu, euskaldunak gutxiengoa diren arren”. Trumpek ez zuen hobeki adieraziko.

Koldo Mitxelenak izena jarri zion botere publikoen jarrera horri: tolerantzia. Liberalismo ekonomikoarekin parekatu zuen eta zehaztu zuen ez-egitean (omisioa) oinarritzen dela, ardurarik ez hartzean. Horren eraginez, hizkuntza batzuk lehenesten dira eta beste batzuk bazterrean uzten dira. Bere azalean pairatu behar izan du ideologia hori Arkaitz Zarragak, isuna jarri baitiote udaltzainari euskaraz egitea aginteari errespeturik ez erakustea dela leporatuta. Okerrena da, Arkaitzen hitza zalantzan jarri duela udalak, korporatibismorik makurrena erakutsiz. Nik sinesten dizut.

Jose Mari Zendoiak adierazi zuen, bere doktore tesian, neoliberalismoa antisoziala dela, askatasunaren izenean herritarrak bultzatzen dituelako haien artean lehiatsuak izatera. Bada utikan kapitalismoaren kume diren ismo horiek guztiak. Euskara bizia zor diegu pasa digutenei, eskuratzeko ahalegina egin dutenei, geure buruei eta datozenei. Horregatik, euskararen alternatibak eraldatzailea behar du izan, hiztun kopuruz txikiak direnak handi egingo dituena, bagarela nor sinesten duen herri gogoan oinarri hartua, naturala eta kontzientziaduna, Euskal Herria euskaratik eta euskaraz egiteko. Bertako kultura eta hizkuntza indartuz eta hedatuz, eta gure egoeran diren gainerako herriekiko samurtasuna adieraziz eta elkartasuna praktikatuz, mundu hobea egingo dugu, mundu anitz eta bidezkoagoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Eguneraketa berriak daude