Lozorroan topatu du biloba. Malkoari ezin eutsi, “Ongi etorri, maitea” esan eta kopetan eman dio musu. Bat-batean, ordea, jaioberriari begira-begira lerdea zeriola zegoen amonari irribarrea desagertu eta supituan sikatu zaizkio begiak. Zerbaitek harrituta burua sehaskatik jaso eta zalantzakor galdetu dit: “Baina, mutila da, ezta?”.
Iraganeko ohitura dirudi, baina gaur-gaurkoa da haurdun geratu eta berehala bidean datorren txikiaren sexua zein izango ote den jakiteko pizten den ezinegona; gaur-gaurkoa da familia zain edukitzea, apustua nork irabaziko. Pena da, baina nago ez ote den jakite hutsetik harago doan ardura; zalantza egiten dut haurrak munduratu aurretik ez ote ditugun era batean edo bestean hezten. Etorkizuneko argazkia ekografiaren arabera irudikatzen dugu, akaso.
Kontziente naiz ez dela zilegi orain berrogeita hamar urteko abiapuntu berean gaudela esatea. Mereziduna da oraina oparoago bilakatzeko desirari helduta borrokan ari direnen arrastoa. Askoren kontzientziako atea jotzea lortu dutelakoan nago. Kasurako, zenbaitek jaiotzaren erregistroan jada ez dugu idazten jaioberria gizonezkoa edo emakumezkoa den; genitalak deskribatzera mugatzen gara. Aniztasunaren aldeko keinu lotsati bat baino ez da, badakit; jubilatzear dagoen lankide batek “gaur egungo modernitate” gisa etiketatu duen detaile xume bat baino ez. Tira, hori uste nuen, behintzat.
Ondo pentsatuta, bitxia da ekintzek nola salatzen gaituzten ikustea; gure diskurtsoa nola isilarazten duten entzutea. Egia aitortzen hasita, gogoan dut orain gutxi mututu nindutela ni, amatxo bati sabel barruan nor zeraman galdetu eta izen neutro bat erantzun gisa jaso nuen une berean. Orduantxe bota zuen inolako erreparorik gabe oihartzun batek nire barruan: “Eta zer da, orduan?”. Horra hor emagin modernoa kofia jantzita ia.
Beharbada gure buruari egiten dizkiogu haurrek erantzun beharreko galdera gehiegi. Ze, jaioberriek hankartean zer dakarten jakiteak nire jardun profesionala aldatuko balu edo, sikiera nire barruko oihartzun horren alde egin ahalko nuke. Zentzugabekoa da, ordea. Zentzugabekoa da haurrak mutilak edo neskak diren epaitzea. Eta zinez ematen dit min ohitura soil moduan jantzi den derrigortasun hori bazterrean uzteko ezintasunak.
Gustura egingo nuke nik ere, jaioberriaren amonak egin duen modu berean, pisurik gabe hasperen. Pozez busti zaizkio berriro begiak: “Ez, larritu. Ospitalean parean tokatzen den maindirea erabiltzen dugu eta horregatik jarri diogu arrosa kolorekoa zure bilobari”, esan eta segituan. Erraz irten da estutasunetik. Ni, berriz, ezer argi ez dudan usteak jota geratu naiz. Mugak gainditzeko saiakeran galduta, berriro; ezustean itota, beste behin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]