Uztaila aldean unibertsitateko lagun batek “mutil-lagunak bidaia-txartela aspaldi erreserbatu zuen Nikaraguara”, idatzi zidan. Biolentzia egoeraren berri zuela eta dirua galdu nahi ez zuela. Ordura arte gorputz polizial eta parapolizialek 400 lagun erail zituzten eta egunero bahitu, zauritu eta desagertuen zerrenda loditzen zihoan. Testuinguru horretan, nire lagunaren kezka ulergarria baina zeharo surrealista eta arina iruditu zitzaidan. Galdera egokia ez da ea turista batentzat gatazka armatu batean murgilduta dagoen herrialde batera oporretan joatea arriskutsua ote den, baizik eta bere presentzia egokia ote den eta zer rol jokatuko duen jakitea. San Juan del Sur-eko hondartza paregabeetan surfean egin eta gauetan parrandan egiten saiatu, bertokoek barrikadak eraikitzen edo erbesteratutako senideei agur esaten dieten bitartean?
Bacanalnica aldizkari digitalak dilema hori duten turistei ironiaz betetako artikulu bat zuzendu die: “Ai, chelito (kanpotar txuria), nola azalduko dizut. Beitu, hondartzak hor daude baina ez duzu inor ikusiko bainatzen. Gomendatu nizkizun hiri guztiak birrinduta, hutsik eta okupazio militarpean daude. Etxeratze- agindu ez ofiziala dago arratsaldeko seietatik aurrera, ordu horretan paramilitarrez jositako Hilux-ak ateratzen baitira Danielen izenean jendea hil eta bahitzeko asmoz. Esango nizuke turista izateagatik ez dizutela ezer egingo, baina jende horrek familia oso bati su eman dio, bi haur txiki barne; hortaz, badaezpada, ez dizut halakorik hitzemango”.
Giro ezkertiarretan
'Tourist go home' aldarriak arrakasta du. Donostian eta Bilbon turismoaren masifikazioa bertokoak kanporatzen ari delako,
alde zaharren arima zapuzten ari direlako eta Gaztelugatxe eta Zumaiako flyscha, 'Game of Thrones' telesailean agertu direnetik azkarrago higatzen ari direlako
Giro ezkertiarretan Tourist go home aldarriak arrakasta du. Donostian eta Bilbon turismoaren masifikazioa bertokoak kanporatzen ari delako, alde zaharren arima zapuzten ari direlako eta Gaztelugatxe eta Zumaiako flyscha, Game of Thrones telesailean agertu direnetik azkarrago higatzen ari direlako. Girien jarrera ezjakin eta ezaxolak gogaitzen gaitu –ez al dira konturatzen gurean inork ez duela sangriarik edaten?–. Benetan, uste al dugu Habanara mojitoak edatera joaten garenean gu ez garela giriak eta bidaiariak? San Cristobal de las Casaseko biztanleek ez dutela turismo progre masifikatuaren ondoriorik nabaritzen? Machu Picchuk ez duela higadurarik pairatzen?
Nire lagunek oporretako argazkiak publikatu dituzte Instagramen: Camboya, Tailandia, Islandia, Kroazia, Costa Rica. Inbidia pittin bat sentitu dut, baina nik Illa de Arousa eta La Vera-n gertuko paradisuez disfrutatzeko konpromisoa berretsi dut. Lantzean behin bidaia zirraragarriekin amets egiten dut, demagun Cabo Verde. Baina gero eta deserosoago sentiarazten nau mapamundia hartu eta, arraza eta klase arrazoiak direla medio, edonora joan ahal naizela jakiteak: hegazkin-txartela ordaindu dezakedalako, kolonia ohi txirotuetan bizitza merkea delako, aireportuan ez nautelako deportatuko.
Argi daukat, nazioarteko turismoa ez da jasangarria eta esperientziak kontsumitzeko grina kapitalista da. Halaber, argi daukat gogoeta eta kontraesan ideologiko horiek pribilegiatu baten kezkak direla. Erraz egin diezaioket uko turismoari, nire lanbideak maiz bidaiatzeko erraztasuna eta koartada etikoa ematen dizkidalako. Gakoa izan daiteke pribilegio horrekin zer egin. Zein izan daitekeen nire rola. Hasteko, argi daukat Nikaraguako Karibeaz, sumendi eta lakuez gozatu dudalako Daniel Ortegaren errepresioa salatzeko erantzukizuna daukadala.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]