Eskuin muturra garaitu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etorkinen eta errefuxiatuen etorrera udako albistegietako protagonista izan da. Ez da gauza berria, urteak daramatza Europar Batasunak errealitate horren kudeaketa kaskarra egiten. Adierazle gisa dugu eskuin muturreko populismoaren gorakada hauteskundeetan. Muturreko zentro progresistaren hegemonia garaietan gutxi hitz egiten da eskuin populistaren arrakasta ulertzeko sakoneko faktoreez. Egokitasun politikoaren diskurtsoak, nagusitasun morala adieraziz, nahiago du eskuin muturreko boto-emailea kritikatu humanitarismo teoriko-filosofiko batetik, benetako arazoaren erroa den neoliberalismoaren aurka egitea baino.

Izan ere, herritar batzuek etorkinek dakartzaten onurak maizago gozatzen dituzten artean, beste batzuek eragozpenak ikusten dituzte egunerokotasunean. Erdi-mailako klasearen zati esanguratsu batek nekez ordaindu ahal izango lituzke etxeko garbitzaileak eta menpeko familiarren zaintza etorkinik ez balego, ez behintzat egungo ordu kopuru berean. Klase apalenei aldiz, azkar exijitzen zaie ekonomian master bat, uler dezaten beraien lan baldintzen kaskartzea ez dela nagusiki etorkinen etorreragatik, baizik eta kapitalismo neoliberalaren (abstraktuan!) ondorioagatik; ez badiete zuzenean esaten meritukrazia kontua dela eta alferrak direla. Langile klase pobretuek goizetik gauera jakin behar omen dute ez direla gizarte segmentu ahulena, eta beraz, prest agertu behar dute beraien pastel zati txikiaren parte bat partekatzen ailegatu berriekin. Hori guztia gutxi bada, muturreko zentro progresistak uste du klase apalek kulturartekotasunean dotoreak izan behar dutela biztanle berriekin harremanetan  jartzeko, klase ertain aberatsak abandonatu dituen auzoetan eta eskoletan.  

Egia esan, auzo pobreetako biztanleak ez dira izango dotoreak progresismoan, baina ari dira eskarmentua hartzen. Arazoak arazo, geroz eta gehiago ari dira harremanak lantzen diskurtso moralak egiten dituzten gehiengoaren laguntza barik. Benetako kulturartekotasuna egiten dutenak, hiri-lur segregazioaz gain, eskola segregazioa pairatzera behartu dituzte klase ertain ilustratuek, horrela, hezkuntza maila baxuagoa izatera derrigortuta dauden moduan, sare sozial pribilegiatuetatik baztertuta daude era sistematikoan.

Klase apalek kulturartekotasunean dotoreak izan behar dute biztanle berriekin harremanetan jartzeko,
klase ertain aberatsak abandonatu dituen auzoetan eta eskoletan

Auzoetan elkarbizitza arazoak egotea ez da arraroa, arraroa ez den bezala soldata dumpinga dagoenean edo diru laguntzengatik lehiakortasuna egotean ezinikusiak sortzea. Adibidez, zergatik progresismo hegemonikoarentzat lehentasuna da Hungariako Gobernuak duen jarrera, herrialde horretan egon nahi ez duten etorkin eta errefuxiatuekin, eta ez berriz, herrialde horretan bertan urtero beraien etxeetan hotzez hiltzen diren 150 pertsonak? Arazo sozial horietan atentzioa jartzen du eskuin muturrak, errezeta erraz bat eskainiz etorkinak estigmatizatuz eta jazarriz. Argudio antzua da, badakigu etorkinena ez dela egiturazko arazoa. Pertsonen historia migrazioen historia da, denak gara edo izan gara etorkinak. Kontua da ez dagoela borondaterik eskuin muturraren diskurtsoari aurre egiteko neoliberalismoaren aurkako diskurtso eta praxi erradikal batekin. Aberatsek pobreekin laguntza humanitarioaren auto-satisfazioa beti disfrutatu dute eta nago egun horren antzeko zer edo zer dagoela etorkinen aldeko diskurtso eta praxi hegemonikoetan.

Eskuin muturra garaitzeko jendearen arazo materialez (etxebizitza, soldatak, aberastasunaren banaketa…) hitz egin behar da, eta aldi berean, segregazioaren aurka gogor egin behar da. Lan egiteko paperik ez izatea segregatzea da eta horrek eskulanaren prezioa merkatzen du. Antzera segurtasuna hobetzeko, desberdinen arteko elkar ezagutza errazteko eta justizia soziala bultzatzeko hiri-lur eta eskola segregazioekin bukatu behar da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude