New York, 1851. Elizabeth Smith Miller emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak bere ustez arrazionalagoa zen janzkera erabiltzen hasi zen: orkatiletan edo belaunetan biltzen ziren galtza zabalak eta gainetik soineko eta gona laburra.
Amelia Bloomer ekintzailea berehala hasi zen horrela janzten eta joera The Lily emakumeentzako aldizkarian bultzatzen. Horregatik, galtza horiei bloomers esan zitzaien handik aurrera. Baina Bloomerrek berak moda hori 1859an baztertu zuen, merinakea asmatu ondoren, haren beharrik ez omen zegoelako.
Ordurako belozipedoa asmatuta zegoen, baina tramankulu garestia eta gidatzen zaila zen. Belle Époque hasieran, 1870eko hamarkadan, bizikleten gurpilen tamaina berdindu zen, pedalak erantsi zizkioten eta prezioek behera egin zuten. Emakume batzuk ere animatu ziren horretan; leku batetik bestera askatasunez eta azkar joateko aukera zuten bat-batean.
Mehatxu berri hari aurre egiteko, medikuek berehala nabarmendu zuten bizikletan ibiltzea oso kaltegarria zela emakumeentzat: antzutasuna eta nerbioetako arazoak eragiten omen zizkien. Eta neurri batean egia zen emakumeei, kortse estu eta soineko astun haiekin, bizikletan ibiltzeak ez ziela mesederik egiten. Arazoa jantzietan zegoenez eta ez bizikletan, bloomers galtzak erabiltzen hasita konpondu zuten.
Orduan, Frantziako irakasleei eskolara bloomersak jantzita joatea debekatu zieten, Londresen Emma Eades-i harriak botatzen zizkioten bizikletan irteten zenean, Lady Haberton-i ez zioten kafetegietan sartzen uzten bizikleta kanpoan utzi eta zerbait edateko asmoz hurbiltzen zenean...
Jarrera horiek nabarmen aldatu ziren mendea amaitu baino lehen. 1894an Annie “Londonderry” Kopchovsky ez zen txirrindularia, ezta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea ere. Baina bi gizonezko entzun omen zituen esaten emakumeentzat ezinezkoa zela bizikletan munduari bira ematea, eta desafioa eduki zuen. Bostonetik irten eta 15 hilabetera itzuli zen abiapuntura, emakumeen eskubideen bultzatzaile eraginkorrenetakoa bihurtuta. 1891ko uztailean Chicago Tribune egunkariko zutabe batek hala zioen: “Lehen uste nuen emakume batek egin zezakeen gauzarik okerrena erretzea zela, baina iritzia aldatu dut. Inoiz ikusi dudan gauzarik okerrena da emakume bat bizikletan ibiltzen”. Anniek munduari bira eman ondoren, ordea, halaxe deskribatu zuen balentria The New York World-ek: “ Emakume batek inoiz egin duen bidaiarik harrigarriena”.
Hurrengo urtean, 1896an, Maria E. Ward-ek Bicycling for Ladies gida praktikoa argitaratu zuen. Bizikletan ibiltzen, aukera egokiena erosten eta matxurak konpontzen irakasten zuen gida hark eta, hala, handik aurrera emakume txirrindulariek ez zuten gizonezkoen beharrik izango. Urte berean Susan B. Anthony sufragista ezagunak garbi adierazi zuen bizikletaz zuen iritzia: “Munduan beste ezerk baino gehiago egin du emakumeak emantzipatzeko”
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]