Washington (AEB), 1844ko maiatzaren 24a. Samuel Morsek lehen telegrama bidali zion Baltimoren zegoen Albert Vail laguntzaileari, eta hark atzera Morseri bidaltzea lortu zuen 19 letraz osatutako Bibliako pasartea. Horrenbestez, telegrafia elektrikoaren aroa abiatu zen.
Baina ez zen hura lehen “telegrama” izan, hitzaren etimologia grekoari erreparatuz gero: tele (urruti), graphein (idatzi, grabatu) eta -ma atzizkia (ekintzaren emaitza).
Aspaldi hasi zen gizakia mezuak, euskarri fisikoan eraman gabe, urrutira bidaltzen. Sistema batzuek entzumena erabiltzen zuten horretarako. Pertsiako errege Dario I.ak (K.a 522-486), Indiatik Danubiora iristen zen inperio zabalean mezuak bidaltzeko, ahots eta birika oneko menpekoak erabiltzen zituen mezuak batetik bestera oihukatzeko. Jende asko eskatzen zuen horrek, gehienez ere 200 metroko distantzian egon behar baitzuten oihulariek. Eta haizeak kontra gogor jotzen zuenean ez zen eraginkorra, ezta mezu sekretuak bidaltzeko ere. Gerora, kanpaiak eta antzeko tresnak erabiliko ziren hotsak urrunago irits zitezen.
Baina berehala ikusmena erabiltzen zuten sistemak gailendu ziren. Greziarrak eta kartagotarrak sua erabiltzen hasi ziren. Gero, erromatarrek eta inkek kea erabiliko zuten mezu zehatzagoak bidaltzeko. Eta kezko mezuen sistema nagusitu zen Erdi Aroko eta Aro Modernoko Europan ere. 1588an, Espainiako Itsas Armada Garaiezina Ingalaterrako kostaldera hurbildu zenean, ingelesek Plymouthetik ikusi zituzten ontziak eta handik ordu erdira iritsi zen Londresera berria, keari esker.
Baina sistema horiek ezin ditugu telegrafia optikotzat jo, kode arautu eta bateraturik ez zutelako erabiltzen. Baldintza horiek betetzen zituen lehen sistema Frantzian ezarri zuen Claude Chappé d’Auteroche-k 1792an. Goragune edo dorreetan erloju modukoak jartzean zetzan. Orratzak, ordua adierazi beharrean, zeinuak seinalatzen zituen banan-banan, pixkanaka mezua osatzen joateko. Berehala, nahi beste angelutan okertzen zen hagak ordezkatu zuen “erlojua”, eta angeluak interpretatuz irakurtzen ziren mezuak. “Telégraph” hitza ere orduan erabili zen lehenengoz. Sistema mende erdi inguru egon zen martxan, telegrafia lineen sarea ia 5.000 km-ra iritsi zen, 534 estazio zituen eta 30 hiri lotzen zituen Paris hiriburuarekin. Beste herrialde batzuetan ere antzeko sistemak abiarazi zituzten –esaterako, Jose Maria Mathé ingeniari donostiarrak Espainian ezarritakoa–, harik eta elektrizitateak eta Morsek iraultza ekarri zuten arte.
Telekomunikazioetan 1844an piztutako argi hori pixkanaka itzaltzen ari da. Frantzian, 2005ean 900.000 telegrama bidali ziren, iaz 38.000, eta azken telegrama joan den apirilaren 30ean bidali zuten.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]