Defentsak %10,7; pentsioek %0,25

  • Gobernu batek aurkezten dituen Aurrekontu Orokorrak bere balio sistemaren eta ideologiaren ispilu izan ohi dira. Espainiako Estatuaren kasuan –Hego euskal herritarrei ere eragiten die–, oso ongi islatzen du balioen sistema hori: kapitalaren eta AEBak bezalako potentzia handien zerbitzura dagoen gobernu neoliberala da, NATO erakunde militarrari gero eta ekarpen handiagoa egiten diona.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurrez aurre jartzen baditugu gastu militarrarentzako igoerak eta pentsioenak, dena esanda dago. Defentsaren aurrekontua gehien haziko den bigarrena da eta 8.453 milioi euro dakartza, hau da, 819 milioi gehiago –%10,7 igoko da aurten–. Aldiz, pentsioek %0,25eko igoera hutsala baizik ez dute izango. Mobilizazioen ondoren, gutxieneko pentsioak apur bat igoko dira… eta segituko dute hutsalak izaten. Eskandalua larriagoa da, aurrekontuen egileek, Rajoy eta bere ministroek hala nola diputatu eta senatariek, soldata %1,5 igoko baitute.

Euren balioak agerian geratzen dira ere, haurren pobreziaren kontrako partidarekin: agindutako 1.500 milioi euroak murriztu dituzte 346 milioira. Gauza bera gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko %0,5eko igoera ziztrina ikusita: 19,74 milioi euro besterik ez ziren 2017an eta 19,84 milioi izango dira 2018an. Errege Etxearen aurrekontua %0,9 igoko da –ia zortzi milioi euro–, Estatuko Kontseiluarena %4,9… Eta Auzitegi Goreneko eta Konstituzio Auzitegiko presidenteek jasoko dituzte Estatuko soldata handienak: lehenak 134.760 euro urtean, bigarrenak 149.007 euro. Estatuak badaki ongi pagatzen bere politiken inguruan erabaki behar dutenei. Logikoa da miserableki hartu izan diren pentsionistek kalean oihukatzea: “Ez da dirua falta, lapurrak daude soberan!”.


Aurrekontuak kanalean gehiago
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...