Bularreko minbizirik zaharrena

  • Miguel Botella antropologo forense granadarrak 4.000 urteko emakumezko momia eskaneatu eta aztertu du Asuanen, Egipto hegoaldean, eta orain arteko bularreko minbizirik zaharrena diagnostikatu dio gorpuari.

patricia mora / Jaengo Unibertsitatea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumeak 30 eta 40 urte bitartean zituen hil zenean eta hiru bat urte pasa zituen gaixo, metastasiak gorputz osoa, “behatzetatik burura”, hartu zion arte.

Diagnostikoa lau mila urte geroago iritsi zaio gaixoari, baina ikerketak behintzat bi ondorio ateratzeko balio izan du: batetik, egiptoarrek ez zutela gaixotasuna sendatu edo geldiarazteko biderik, baina “bazekiten opioa erabiltzen mina arintzeko”; eta bestetik, bularreko minbizia “betidanik existitu dela, gizakiarekin batera”.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.