Zerga atzerakada

Oxfamen azken txostenaren arabera atzeraldi handiaren osteko desberdintasunen igoeran soldatapekoek izandako errenta galerak ez ezik, enpresa handien zerga jokabideak ere berebiziko garrantzia izan du. Desberdintasunak lausotzeko lanabes inportanteena fiskalitatea izanik enpresen zerga ekarpena gero eta apalagoa da. Elkarteen Gaineko Zergak 2016an 2007aren erdia bildu zuen dirutan Espainiako Estatuan, baita Hego Euskal Herrian ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Elkarteen Gaineko Zergaren kopurua itundutako diru bilketaren %14,5 zen 2007an, baina 2016an ehuneko hori %8,2ra jaitsi zen.

Mendebaldeko ekonomia politika ofizialetan agenda liberala indartu ahala gertatzen ari da kapitalaren jabeen gaineko zerga arintzea. Horretarako bi bide erabili ohi dira, mozkinen gaineko tasaren jaitsiera eta kenkarien hedapena. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko – ELGA-OECD– herrialdeetan zerga horren batez besteko tasa %32,2koa zen mendearen hasieran eta 2016an %24,7koa. Jaitsierak ez du etenik, horrela abenduaren hasieran AEBetako Senatuak azken hiru hamarkadetako zerga erreformarik gogorrena onartu zuen. Neurri behinena Elkarteen gaineko Zergaren tasa %35etik %20ra jaistea izan da. Donald Trumpen ortodoxia ekonomikoaren lehen garaipen politikoa. Frantzian Emmanuel Macronen gobernua hainbat neurri liberal onartzeko bidean da, horien artean Elkarteen Gaineko Zergaren %33,3ko tasa %25era jaistea.

Confesbask-en argudioak erabili dituzte alderdiok neurria legitimatzeko. Neurri honek inbertsioa handituko omen du eta beraz enplegua. Hau da erabilitako argudio nagusia eta ez da balekoa. Izan ere, aspaldiko ebidentzia enpirikoak bertan behera utzi du garai bateko mozkinen, inbertsioaren eta enpleguaren arteko ekuazioa

Testuinguru honetan ulertu behar da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Gasteizko gobernuak PPren laguntzarekin itundutako Elkarteen Gaineko Zergaren beherakada indartsua. Akordioak datozen bi urtetan zerga honen tasa %28tik %24ra jaistea aurreikusten du (enpresa txiki eta ertainentzat tasa egungo %24tik %20ra beheratuko da). Confesbask-en argudioak erabili dituzte alderdiok neurria legitimatzeko. Neurri honek inbertsioa handituko omen du eta beraz enplegua. Hori da erabilitako argudio nagusia eta ez da balekoa. Izan ere, aspaldiko ebidentzia enpirikoak bertan behera utzi du garai bateko mozkinen, inbertsioaren eta enpleguaren arteko ekuazioa. Esaterako, azken krisialdiko datuek erakutsi dute enpresen mozkinak handitu diren arren inbertsio produktiboa egoera geldikorrean dagoela, baita gurean ere. Irabaziak handitu ahala finantza merkatuetako inbertsioa handitu dena, izaera espekulatzailea eta oso iheskorra den inbertsioa alegia. Eta horrek ez du enplegua era esanguratsuan sortzen.

Gainera enpresa produktiboetan txertatu den kapital urriaren parte gehiena ez da enplegua sortzera bideratu, baizik eta zorrak ordaintzera eta kasurik hoberenean ere enplegua sortzen ez duten produkzio eta berrikuntza sistemen hobekuntzara. Azkenaldian egon den enpleguaren hedapen xumea enplegu finko eta osoa zatikatu eta prekarioa bihurtzearen ondorioz eman da neurri handi batean.

Bestalde, atzerriko inbertsioa erakartzeko Elkarteen Gaineko Zergaren tasa jaitsiera ona dela ere entzun da argudio gisa. Irizpide hau balekoa da Irlanda edo Luxenburgo bezalako zerga paradisuen kasuetarako, baina horretarako tasa %6,25era jaitsi beharko litzateke. Hori balitz euskal estrategia produktiboaren helburua, industria 4.0 delakoa hutsala litzateke. Ostera, azterketa ugarik frogatzen dute zerga arintzea enpresa transnazionalen kokapen estrategietako faktore moduan oso atzean kokatzen dela.

Zerga atzerakada honek gizarte zerbitzu eta prestakuntza publikoen maila eta kalitatea arrisku bizian ipintzen ditu eta, horrenbestez, desberdintasun sozioekonomikoak areagotzeko joera indartzen du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-09-11 | Edu Zelaieta Anta
Eskua altxatzeko artea

Ikasle asiriar eta babiloniarrek ez zuten ezagutzen eskua altxatzeko artea. Mendeak igaro behar izan ziren, bai eta beharbada milurtekoren bat ere, Egiptoko eskola bateko ikasle batek, zerbait galdetu nahi baitzuen, eskua altxatzeko artean saiatzeko: azalpen bat ematen ari zen... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude