Gaur arteko bidean Kataluniako herriak ez du gutxi erakutsi. Ausardia eta duintasuna. Kemena eta inteligentzia. Ezina ekinez egina. Bagenekien, halere, lehenago edo geroago Estatuaren horma krudel eta bortitzarekin topo egingo zutela. Une horrek sortzen zituen zalantzak. Errepresioari aurre egiteko gaitasunak. Aurre egiteko edo behintzat eusteko.
Bada, igaro zen urriaren 1eko erreferenduma. Igaro zen eta lezio berri bat eman ziguten. Erabateko konbentzimenduz jantzitako herritar oldea geratzea ez da hain erraza. Zailtasunak zailtasun, herritarrek boto-kutxak bete zituzten. Ondoren, atzera-aurrera batzuen ostean, emaitzak aintzat hartu eta iritsi zen hainbeste itxarotako eguna: Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen parlamentuak. Estatuaren erantzuna ere esperotakoa izan da: 155 artikuluaren aitzakiapean, estatu kolpea Kataluniako erakundeei, kartzela eta jazarpena.
Hortik aurrera bi erraileko bidea ikustear geundela uste genuen: batetik, errepresioari aurre egiteko ekintzena; bestetik, errepublika materialki mamitzeko urratsena. Lehenengoak hartu du indarra, ordea. Salbuespen egoera erabatekoa izanik, erantzun antierrepresiboan murgilduta daude herritarrak eta ordezkari politikoak. Kalean, protesta masiboak; erakundeetako ordezkariak, berriz, salaketa politikoan, gatazka nazioartekotzeko eta Espainiako Estatuaren autoritarismoa erakusteko ahaleginetan.
Jarrera hori erabat ulergarria den arren, errepublikaren garaipenerako funtsezkoa da herritarrek, orain arte bezala, egingarria dela sinestea. Uste osoa izatea, kosta ahala kosta, herriaren indarrari esker lortuko dutela. Horretan biziki lagunduko luke estatu-egiturak osatzen ari direla irudikatzeak. Gauza nimiño eta sinbolikoak badira ere, mentalki beste agertoki batera darama herritargoa. Jendeak sugarra erne mantentzeko aurrerapausoren bat beharko luke, esaterako prozesu konstituziogilean. Egoera latza eta gogorra izanik ere, ilusioa ez zapuzteak berebiziko garrantzia du.
Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskundekerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik
Beste horrenbeste gertatzen da abenduko hauteskundeei begira. Erabat deialdi antidemokratiko eta salbuespenekoa izateaz gain, marko diskurtsibo arriskutsua gailentzen ari da: 155aren aurkako eta aldeko blokeak. Horrek egoera Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenaren aurreko sasoira leheneratzen du. Arazoa 155a izango balitz bezala eta ez Espainiako demokrazia eza. Independentismoari komeni ez zaion atsekabea sor dezake horrek. 155a gaindituta, 156etik aurrera josi behar dira borondateak. Narratiba berri bat beharko dute. Blokeak irudikatzekotan, honakoak hobetsiko nituzke: errepublikaren aldekoak eta kontrakoak. Izan ere, horrek mentalki jada existitzen den errepublikaren defentsan jartzen ditu herritarrak, aurrera bidean. Errepublikari hautestontzietan beste berme bat emateko balio dezatela hauteskundeek.
Halaber, telebista piztu besterik ez dago Espainiako aparatuen beldur nagusiak zeintzuk diren ikusteko: independentisten batasuna eta legitimazio demokratikoa. Behin eta berriro hedatzen ari dira alderdi eta ordezkari independentisten artean arrakala sortzeko eta irudikatzeko mezuak. Batasuna mantentzea funtsezkoa izango da beste behin ere. Ez da hauteskundekerietan jausteko garaia. Eta batasuna mantentzeak ez du inondik inora ere zerrenda bakarrean joatea esan nahi; herri-estrategia bateratu bati erantzutea baizik. Amore emateko tentazioa izango du batek baino gehiagok, baina egindako bidea ez da alferrik igaro. Orain arte bezala eutsi eta aurrera jarraitzeko indar zakukada bat bidaltzeko balio dezatela azken lerro hauek. Etsitzeak, eurenean ez ezik, gurean ere atzera bueltarik gabeko eragina izango bailuke denbora luzez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]