Abisua I

Nerea Ibarzabal @ibarnere
2017ko irailaren 17a

Bale, lehenengo ile urdina atera zait. Tontakeria bat dirudi, baina, ez dakit, iruditu zait karga sinboliko horretatik atera daitekeela probetxuzko zerbait; gogorarazi dit, adibidez, nire gorputza onartzen –maitatzen ez beti– 23 urte pasatu eta gero, hemendik aurrera etorriko diren aldaketa fisiko guztiak ere onartzen ikasi beharko dudala. Tira, baina hori oinarrizkoa da. Uste dut ile honek nire buru barrua zeharkatuko duten bi sustrai sakon dituela batez ere: batetik, izan daiteke antsietatea –heldutasun fisikoari dagokion heldutasun intelektuala oraindik lortu ez dudalako–, baina bestetik lasaitasuna –nire heldutasun intelektuala ez dutelako zalantzan jarriko hasiera batean, ile horri esker–.

Izan ere, “gutxiespen naturala” izendatu dudan teoriak –ile urdinak emandako lizentziaz– kaltetutako asko gara gure belaunaldian. Hautespen natural usaina darion jende jakintsuaren esferari begira denbora asko igarotzen dugunongan ohiko gaitza da, eta gure iritziak, diskurtsoa eta sormen gaitasuna etengabe gutxiestera garamatza, ia naturalki. Artikulu potoloak irakurtzen ditugu, elkarrizketa sakonak, bertso sublimeak, gai garrantzitsuak ulertzeko dokumentazio lana egiten dugu, baina norberak iritzi bat plazaratu behar duen unean, izan plazan, tabernan edo Twitterren, ez dugu zilegitasunik sentitzen ur handitan sartzeko. Poesia mordo bat sartu eta iskin egiten diegu gaiei, besteena entzutera mugatuz. Baina orain ile urdin bat dut, onerako eta txarrerako.
Eta horregatik ausartuko naiz galderak egitera. Nola funtzionatzen du pertsona heldu eta errespetagarri bilakatzearen kontu horrek? Ez, benetan. Nola egiten duzue beti hain serio aritzeko, hain hiperkritiko eta batzuetan hain –barkatu–beldurgarriki erretxin? Zenbat Durangoko Azoka behar dira, zenbat jarraitzaile, zenbat nobela, zenbat nobelaren aurkako manifestu, zenbat proiektu kulturalen gidaritza, kafe eta galleta, Amorante-ren kontzertu? Zenbat harri giltzurrunean, zenbat ume, zenbat ile urdin edo eroritako ile, pentsatzen duzun hori bota eta inoren iritziaren beldur ez izateko? Belaunaldi-kide asko galdu ditut bidean, zuei, jakintsuoi, imitatzen hasi eta alde guztietatik egurtu dituztenak hitz potoloegiak erabiltzearren. Beraz, adin bat egon behar da, zerbaiten kopuru zenbagarri bat. Edo agian zuen iritziaren heldutasunaren inguruan izan ditzakezuen zalantzak ezkutatzean dago gakoa.

Hau abisu bat baino ez da, zuen gainbegiratuen erruz Manuel Bartualen estiloko istorio bat idaztera ere ausartuko ez ginatekeenon partez. “Gutxiespen naturalak” idatzitako dena atoan ezabatzeko eskatzen didan arren, ile urdina den berme bakarrari behatzekin eutsita esan nahi dizuet XX. mendeko azkeneko uztak ere badakiela zerbait, asko zuei esker, baina ez dena. Gu ere zahartzen ari gara, eta laster berdin izango digu denak. Beldurtu zaitezte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Zaharkitzapen programatua

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-17 | Eneko Olasagasti
Zer ospatu handirik ez

Azken hilabetean hainbat agerkari digital eta paperezkotan honako lerro-burua irakurri ahal izan dugu: Onartua Artistaren Estatutua. Eta hitzezko ospakizunak zetozen atzetik. Baina ez da egia. Eta ez dakit oso ongi zer pentsatu, zer dagoen gezur horren atzean. Edo ezjakintasunaz idatzi dute edo asmo txarrez. Artistaren Estatutua Espainiako Diputatuen Kongresuko azpi batzorde batek idatzitako aholku txosten bat baizik ez baita. Gobernuari dagokio horko edukiak lege bihurtzea. Eta oraingoz joan... [+]


2019-02-17 | Edu Zelaieta Anta
Eskatologiaren argitan

Amari zor diot pasartea. Gaztelaniaz. Gasteiz erdialdeko familia batean gertatua omen zen; zehazkiago, ama baten eta alaba baten artean. Kontua da, halako batean, ama hura etxeko komun batean sartu zela eta bertako tapa altxatzean kaka arrasto nabarmena aurkitu zuela. Hogeitaka urteko alaba sartua omen zen komunean minutu batzuk lehenago eta, beraz, harena omen zen obra. Nolatan ez zuen garbitu galdetu zion amak alabari, eta gazteak erantzun omen zuen ea zertarako kontratatua zuten garbitzaile... [+]


2019-02-17 | Aingeru Epaltza
Madrilen

Euskal Herrian emakumearen berdintasunaren alde bertze leku batzuetan baino urrats bat aitzinago gabiltzala behin berriz bistaratu zen urtarrilaren 30ean, San Mamesen. Gau zinez zakur batean, Katedral-eko harmailetan 48.000 lagun metatu ziren neskek osaturiko bi futbol talderen arteko demaren lekuko izateko. Inoiz ikusi gabea, Europa osoan eta kasik munduan. Euskal futbolzaleek goi-goian paratu zituzten bai kirol femeninoa bai herri honen izena. Madrilgo prentsa gehienaren miresmena. Nahiz eta,... [+]


2019-02-17 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Ardi beldurtiak

“Independentismo katalanak faxismoa itzarri du”. Esaldi bakarrarekin, nola zuritzen diren jarrera batzuk, nola banatzen diren ardurak: faxismoa indar naturala da, lo arina duen dragoi bat, Katalunia aldeko aldarrikapen neurrigabeek zirikatu dutena. Gauzak nola kontatzen diren.


2019-02-17 | Juan Mari Arregi
Kolpisten xantaia ekonomikoak

Zuzenean ari gara jarraitzen sistema politiko kapitalista eta kolpista baten saiakera, Venezuela ekonomikoki geldiarazi eta miseria, gosea eta konfrontazio zibila sortzeko, modu horretan haien esklabo bat boterean jartzea justifikatzeko.


Otsailaren 22an euskal langileria Tolosara!

Duela hilabete, Tolosaldeako Autodefensa Sareak (TAS) Tolosako Orixeko Institutuan ikasleen intereseko ebaluazio irizpideen aldeko borroka abiarazi zuen; historia zein euskarako irakasgaien ebaluazio metodologiari dagozkion zenbait irizpide aldatzea helburu duena. Denbora honetan zehar ordea, zuzendaritza zein irakasleen partetik mehatxu, zigor eta oztopoak jasan behar izan dituzte bertako ikasleek, dinamika hau martxan jartzearen ondorioz.


Otsailak 13: torturaren aurkako eguna

Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian.


Nik esandakoa negoziatuko da

Alfonso Guerra edo Felipe González bezalako PSOEko politikari historikoek kataluniar independentistekin negoziatzeko Pedro Sanchezen Gobernuaren asmoa malguegi iruditzea lortu dute. Zer esan ba oposizio eskuindarrari buruz, zeinek negoziazioa bera Estatuak aldez aurretik ezarritako lerro gorriaz bestalde dagoen kataluniar herriaren nahietara etsitzea bezalaxe aurkeztu duen?

 


2019-02-12 | Jakes Bortayrou
Nahaste borraste

Apartekoa da bizi dugun garai politikoa. Apartekoa ere militante abertzale eta ezkertiar frango inarrosten dituen sentimenduen zirimola. Hara palto horien mugimenduaren azterketa bat, honen alde baikor eta ezkorren bilduma egiten duena.


Internazionala

"Eta iruditu zitzaidan esaldi bat, lapidarioa bezain egiazkoa: hizkuntza txikien eta kultura txikien ikusgarritasuna —hain modan dagoen hitza—, ekosisteman betetzen dugun edo bete uste izan dugun lekua, oso auzitan dago. Arrabola ikaragarria pasatzen ari da gainetik eta horrek eskatzen du erresistentzia heroiko bat, guri ez zaiguna arrotza, entrenatuta gaude, baina hor ikusten dut orain ere euskal kultura».


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude