Sanferminak, herritik turistarentzat

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizitza ziklikoa da. Amestu, planifikatu, gauzatu, ospatu. Ospakizunak indarra ematen digu hurrengo ametserako. Festak, musika eta dantzak, eta drogak, anaitzen (ahizpatzen eta nebarrebatzen) gaitu. Alaitasuna lehertzen utzi gabe ezin eutsi bizitzaren gogortasunei.

Hamaika ospakizun formen artean, herrietako jaiak. Herrikoek lana utzi eta elkarrekin gozatzeko momentua. Badatoz Sanferminak.

Nire ingurukoen planak aztertu ditut. Etxea ostatu bihurtu, bederatzi egun jarraian. Hamar orduz taberna batean lana edo ihes egin, poltsikoak (edo baten batek) ez baitu aguantatzen. Hainbat kolektiboren ahaleginak gutxietsi asmorik gabe esan dezakegu: prekarietatea, masifikazioa eta turistifikazioa direla medio, urteak dira Sanferminak ez direla herritik herriarentzat, nagusiki kanpokoentzat baizik. Bertakoentzat, aldiz, lan kaskarrak: betikoen etekinerako zerbitzuen sektorean.

Urte osoan alde zaharrean turista taldeak ikusten dira, hiriaren irudi, historia eta bitxitasunak kontsumitzeko egarriz. Carrefour Express, Burguer King, Viandas de Salamanca, izozkiak, pizzak, erromesendako dendak eta kamiseta zuri-gorriak. Hasi da prozesua: auzoa ez da izanen auzokoentzat, nagusiki kanpokoentzat baizik.         

Bertakoentzat aldiz…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude