Oporren kontra

Heldu da uda. UDA. Pozik egoteko presioaren kurbak goia jotzen duen garaia. Eta oporrak dira, egunotan, zorion tasaren neurgailu nagusi. Zenbat denboraz. Non. Norekin.

Joan gintezke urrutira. Oso urrutira. Abentura neurtuek ematen dute etekin gehien. Turistarik ez dagoen lekuetara joan garela azalduz gero, batez ere (paradoxa ez azpimarratzeko konbentzio sozialaz baliatuz). Edo gelditu gaitezke herria zaintzen. Argi, ordea: Aupa Etxebeste baten susmoa har dakioke horri. Atera ezin duenak urtean zehar errekuperatuko ditu puntu horiek, zorterik badu, prekarietateari buruzko zurito-eztabaidetan (soldata duindunok horri buruz ere diskurtso interesgarriagoa dugun arren, erran gabe doa). Argi gera dadila, beraz, ahal dela, nahi dugulako egiten dugula bertan goxo. Hor dugu Arbizuko kanpina, zer gerta ere (familiarekin, bikotekidearekin, edo txarren-txarrenera, lagunekin joateko).

Kontua da uda gozatu izanaren kontaketa sinesgarri baterako osagaiak biltzea. Besteei, hots, gure buruari sinestaraztea eraberritu garela, gure eguneroko miseriei berrekiteko aski indar bildu dugula, alegia. Zorionekoak gu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude