Kriogeniak mende erdi bete du

  • 1960ko hamarkadaren erdialdean gorpuak kriogenizatzeko alferrikako hainbat saiakera egin zituen Alcor fundazioak. Azkenik, 1967ko urtarrilaren 12an, James Bedford izeneko Los Angelesko psikologia irakaslea minbiziak jota hil zen 73 urte zituela, eta haren gorpua kriogenizatuta kontserbatzea lortu zuten lehenengoz.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Agente kriobabesleak eta dimetilsulfoxido izeneko substantzia injektatu zizkioten Bedfordi. Egun, Alcorrek Arizonako basamortuan duen egoitzan dago haren hilotza, kontserbazio kapsula batean sartuta, orduz geroztik izoztutako beste 147 gorpuekin batera. Eta, usteak uste, Walt Disneyren gorpua ez dago 148 horien artean.


Irakurri gehiago: Teknologia Zientzia Historia
Teknologia kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...