Kanada Euskal Herritik lehen baino gertuago

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskaldunon arbaso baleazaleek bereak eta bi pasako zituzten Ternuaraino ailegatzeko. Gure aldizkariak astero egiten du ez Ternuarainoko baina bai Torontorainoko bidaia. Aitor Imaz ARGIAzalea han bizi da eta lehen Internet bidez jarraitzen bazuen ARGIA, astekaria jasotzen hasi berri da. Itsasoz bestaldetik nola begiratzen digun jakitea polita litzateke, ezta?

2010eko udazkenean egin zuen Kanadara lehen bidaia hernaniarrak denboraldi bat atzerrian pasatzeko gogoz. Orduz geroztik bizi da Toronton, sorterrira bisitaren bat edo beste egin badu ere. Torontoko Garraio Batzordeak duen proiektu batean ari da lanean, ingeniaritza enpresa batean, garraio publikoaren inguruan, baina gertutik jarraitzen du Euskal Herrian pasatzen dena. Gertukoek ematen diote inguruan gertatzen denaren berri, Hernaniko kontuak jarraitzeko Hernaniko Kronika herri egunkarira jotzen du, eta albiste orokorragoak jasotzeko egunkariei eta euskal txiolariei erreparatzen die.

Baina saltsa horretan guztian non kokatzen da ARGIA?

Euskal Herritik datozen albisteak nahiko gertutik jarraitzen ditut, baina sentitzen nuen beharra gaur-gaurko kontuek askotan estaltzen dituzten gaiei buruz ere patxadaz irakurtzeko. ARGIAk bi alderdi horiek bikain jorratzen ditu, beti ere ikuspuntu propio batetik. Horrek ARGIA berezia egiten duela esango nuke euskal komunikabideen unibertsoan. Betiko gai eta pertsonaiez haragoko zerbaiten bila nenbilen eta ARGIAk hori ematen dit.

Zer inpresio eman dizu aldizkariak, lehena etxean jaso duzunean?

Gaien aniztasuna eta irudiek hartzen duten garrantzia gustatzen zaizkit. Etxean jasotako lehenengo aldizkaria kanadar bati erakutsi nion eta nahiz eta idatzitakoa ez ulertu oso itxura ona hartu zion, nik uste irudiei erreparatuz konturatu zelako aldizkariak askotariko kontuak tratatzen dituela.

Zergatik ARGIA?

Batetik, gustatzen zait Interneten duen bizia. Ez da soilik paperekoaren eduki-artxibo bat, bere izaera propioa hartu du. Bigarrenik, eskertu dut harpidetzen eredu tradizionala hankaz gora jarri izana. Komunikabide baten eta komunikabide horren irakurlegoaren arteko harremana non datzan maiz izaten da eztabaidagai, baina egia esan gutxitan jartzen da kolokan betiko saltzaile-erosle eredua. ARGIAren atrebentzia gai honetan estimatzekoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude