Duela aste gutxi wannacry izeneko birusak kaosa hedatu zuen Britainia Handiko ospitaleetan, Espainiako Estatuko telefonian eta Errusiako Barne Ministerioan. Birus gaizkileak artxiboak enkriptatu egin zituen eta egileek ordaina eskatu zuten artxibo horiek itzultzeagatik. Baina, erreskatearen ordaina gauzatzeko ez zuten txanpon arrunta edo urrea eskatu baizik eta bitcoina. Txanpon hau lehendik ere erabili izan da negozio ilunen ordaina gauzatzeko garaian. Bitcoina guztiz deszentralizatutako ordainketa sistema bat da eta bere trukeak bankuen edo estatuen bermerik gabe egiten dira. Bere jatorriaz ezer gutxi dakigu, programatzaile batek –edo batzuek–2009an asmatu eta bideratu zuela soilik.
Txanpon birtuala da bitcoina, protokolo informatiko zorrotza betetzen baitu 2008. urtetik. Izan ere, binakako sistema erabiltzen du on-line ordainketak egiteko, konfiantzazko hirugarren pertsona edo instituzio baten tutoretzarik gabe. Ohiko diru sisteman banketxeek elkartruke guztiak kontrolatzen dituzte. Bitcoin sisteman erabiltzaileak dira berdinen arteko edo P2P sarean argitaratzen diren elkartrukeak balioztatzen dituztenak eta era guztiz anonimoan egiten dira. Beraz, ez dago bitartekorik, ezta ere txanpon hori jaulkitzen duen instituziorik, protokoloak aurreikusten baitu bitcoinen sorrera. Bitcoinak interneteko plataforma batean eros daitezke dibisa ofizial ugariren truke, eskaintzak eta eskariak finkatzen duten tasan. Hots, trukagarria eta diru ofizialen lehiakidea da bitcoina. Azken buruan, txanpon “librea” da, inork ezin baitu bitcoina kontrolatu, monopolio publikoa den diru arrunta edo bankuek sortutako diru estrukturala ez bezala.
Ezaugarri hauek direla-eta, edonolako esku hartze publikoaren aurkakoak diren ekonomialari ultraliberalek bitcoinaren aldeko jarrera dute. Hauen ustez bitcoinaren hobariak ugariak dira: unibertsala da, edonon erabil daiteke, bitartekorik gabekoa da, elkartruke kostuak minimotzen ditu, ordainketa egiterakoan anonimotasuna gordetzen du eta, beraz, kapitalen eta zergen kontrola saihesten ditu.
Txanpon birtuala da bitcoina, protokolo informatiko zorrotza betetzen baitu 2008. urtetik. Izan ere, binakako sistema erabiltzen du on-line ordainketak egiteko, konfiantzazko hirugarren pertsona edo instituzio baten tutoretzarik gabe. Ohiko diru sisteman banketxeek elkartruke guztiak kontrolatzen dituzte. Bitcoin sisteman erabiltzaileak dira berdinen arteko edo P2P sarean argitaratzen diren elkartrukeak balioztatzen dituztenak eta era guztiz anonimoan egiten dira
Baina, txanpon birtual honen arriskua bistakoa da. Bitcoinaren sareak ez du inolako arau edo erregulazio sistemarik horrela eraiki dutelako berariaz, lege edo arau jurisdikziorik gabeko sare gisa alegia. Erregulaziorako autoritaterik ezean jendeak sarbide anonimoa du sarean eta bertan mugarik eta kontrolik gabe dihardu. Horrenbestez, bitcoinaren erabilera bere sistema ondo ulertzeko eta bere arriskuak jasateko ahalmena duten teknologoentzako da egokia. Pirateria kasuetan bezala, elkartruke sare hau maiz izan da ziber-erasoen biktima eta erregulaziorik ezean kaltetutako erabiltzailea erantzuteko ahalmenik gabe aurkitzen da. Are gehiago, bere balioa oso hegakorra da, txanpon ofizialekiko gorabehera indartsuak izan ohi ditu bere historia laburrean.
Gaur egun bitcoina, ordainketarako bitartekoa baino gehiago espekulaziorako aktiboa da, arrisku handiko aktiboa. Haatik, bere kopuruak gora egin du nabarmen urteotan, bost mila milioiko dolarreko kapitala osatzeraino. Ekonomia digitala bultzatzen ari da erakunde eta enpresa erraldoi ugarik bitcoina onartzen baitute gaur egun. Haatik, bere hedapenak eta balioztatzeak ez du urreak bezala oinarri fisikorik edo diru ofizialek bezala herrialdearen BPGrik atzean. Zerk sostengatzen du bada? Bere balioa gorakorra izango delako ustea, eta hau da, hain zuzen ere, ohiko burbuilaren definizioa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]