Jaso ezazu ARGIA gaiez gai

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Interneteko ARGIAn ibiltzeko ohitura baduzu konturatuta egongo zara gai bakoitzak bere kanala duela, eta bertan pilatzen direla gai horri lotuta sortzen diren albiste, erreportaje, ikus-entzunezko guztiak. Eta orain arte ez dugu albistea eman nahi izan, baina dagoeneko ahoa ireki dezaket (batez ere martxan baitago) esateko ARGIAk emailez bidaltzen duen bere buletina berritzeaz gain buletin-sistema oso bat jarri duela abian.

ARGIAren betiko buletin orokorraz gain (honen berri eman genuen txoko honetan orain aste batzuk), hemendik aurrera kanal bakoitzak izango du bere buletin propioa. Self service izango da gainera. Alegia, norberaren interesen araberako buletin konbinazioa egin ahal izango da eskaeran. Interesatzen zaizkizula feminismoa, ekonomia eta elikadura? Bada hirurak jasotzeko eskatu ahal izango duzu klik batean. Azken ordukoa jakiten lehena izatea gustatzen zaizula? Azken ordukoen jakinarazpenak emailera bidaltzeko sistema ere prest dugu zuretzat. The New York Times edo El Pais bezalako nazioarteko hedabideen buletin sistemak izan ditugu oinarri.

Albisteak sailkatu, kanalak elikatu… eta hurrengo pausoa

Irakurleari sarean zintzilikatzen den informazioa ahalik eta eskuragarriena jartzeko helburuarekin, gaikako kanalen apustua egin da azken urteetan. Guztion artean sortzen ditugu edukiak (albisteak, erreportajeak, elkarrizketak…) eta guztion ardura da eduki horiek barne-sarean ondo etiketatzea kanalak elikatzen joan gaitezen; eta orain arte argia.eus-en topatu zitezkeenak orain nahi duenaren emailetan eskuragarri jartzeko apustua egin dugu.

Asteroko maiztasunarekin egingo dira buletin gehienen bidalketak, bi salbuespen izanik: azken ordukoak, izenak berak dioen moduan sortzen diren azken ordukoen araberako bidalketa izango du; eta English kanalak bi astean behingo maiztasuna izango du.

Kanalak sortzean jarri zen helburu berarekin emandako pausoa da hau ere. ARGIAk sortzen duen informazioa ahalik eta eskuragarriena izatea eta ahalik eta jende gehienarengana iristea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude